Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 31
Gazte Abertzaleak-ek bere gaitzespena erakutzi nahi du gaur goizean BIlbon ETAk egindako ekintza penagarri eta tristearen harira. Gazte erakundeareantzat, banda armatuak aspaldi ulertu behar izan zuen lekutik kanpo dagoela eta indarkeria ez duela inolako zentzurik gaur egun. Euskal Herriak bestelako eraikuntza nazionala merezi baitu. Horregatik, GAek ETAri borroka armatua usteko eskaria egiten dio berriro ere, hitza erabili nahi dutenei bidea utziz.
Bide batez, GA-ek bere alkartasuna earkutzi nahi die Eitb-ko eta inguruko enpresen langileei.
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 28
Euskal Herriko selekzioen alde Bilbon ospatutako manifestaldian parte hartu zuen Gazte Abertzaleak-ek atzo. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gure kirol selekzioen alde agertu da askotan eta oraingoan eztabaida ofizialtasunaren esparrura eraman behar dela uste du, gatazka terminologikoa alde batera utzita. Izan ere, talde independentistarentzat, modu artifizialean sortutako arazoa da hau aurreko urtean aurrerapauso bat eman baitzen. Horregatik, GA-ek talde politiko eta sozialei elkarlanerako deia egiten die, guztion artean, kirolariek gure nazioa ordezkatzen egon daitezen lortzeko. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 23
Donostiako Gazte Abertzaleak-ek antolatuta, Gipuzkoa osoko lagunak bildu ziren Alde Zaharreko Alkartetxean Santo Tomas eguna ospatzeko . Salmenta postu bat antolatuta, handik igaro ziren bai Gazte Abertzaleetako kideak bai Eusko Alkartasunako afiliatuak. Hona hemen eguneko argazkiak. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 20
Uribe Kostako Gazte Abertzaleak-ek, gaur Bilbon Santo Tomas eguna dela eta ospatuko den jai egunean, hirigintza iraunkorraren inguruan prestatutako kanpainari hasiera emango dio. Uribe Kostako arduradunek, kasu askotan hirigintzaren inguruan pisu handia duten faktoreak ekonomikoak direla azpimarratu nahi izan dute, gizartearen ongizatea eta ingurugiroa baztertu egiten direlarik. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 13
Elkarlanean, ikasle sindikatuak, gaur goizean bere VI. biltzarra egin du Donostian. Juan Carlos Perez, presidente ohiaren aburuz “Biltzarra ezin hobe atera zitekeen” balore handia emanez gaur biltzarrean Elkarlanean erakundea 2 urtez aurrera eraman behar dutenen lista aho batez aukeratua izan denean.
Bertan elkartutako hezkuntza eredu desberdinetatik datozen ikasleek kalitatezko hezkuntza euskaldun baten alde lan egiteko konpromezua plazaratu dute, ahal dituzten foro guztietan beraien presentzia bermaturik eta bere oiartzuna zabaldurik edonon.
Boloniaren inguruan nagusitutako kezkak aztertzen jarraitzea eta honek dakartzan arazoen aurkako jarrera mantentzea adostu dute, Elkarlanean-eko ildo nagusietako bat izanik hurrengo 2 urteetarako.
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 10
Gazte Abertzaleak-ek zentzugabekeri galanta bezala hartzen du espainiar bandera Euskadiko Parlamentuko atarian jarrita egotea bertan dagoen ordezkaritza berea bezala hartzen ez baitu. Erakunde independentistarentzat, legalitatean mozorratutako inposaketa honek berriro ere argi uzten du Euskadi eta Espainiar estatuaren arteko harremana momentu honetan ez dela normala eta zein izan beharko luke erabakitzeke dagoela.
Horregatik GA-ek eskatzen du inposaketa eta bizi behar dugun ustezko erregimen demokratikoa irudikatzeko jarritako bandera hori kentzea.
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 6
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gogoratu nahi du Espainiar Konstituzioaren urteurrena ospatzen den egun honetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako biztanleek ez dutela zer ospatzerik. Gazte erakudearentzat, egoera zein den gogoratzeko eguna da gaurkoa, gatazkaren konponketarako oztopoa den lege baten urteurrena baita.
Horregatik, GAek aurten ere adierazi nahi du gizartea galdetua ez den bitartean, gatazka bizirik izango dela eta lege bat indarrean egotea ez dela argumentu politiko sendoa egoera mantentzeko.
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 3
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzezpen sutsuena adierazi nahi du ETA erakundearen azken ekintza koldarraren aurrean . Horrelako ekintzek ez gaituzte inora eramaten eta gazte erakunde honetatik atentatu hau egin eta agindu dutenei eskatzen zaie entzun dezatela behingoz euskal gizartearen ahotsa eta behin betiko utz ditzatela armak bakean aurrera egin dezagun.
Bestalde Gazte Abertzaleak-ek bere elkartasuna adierazi nahi dio Inazio Uria Mendizabal-en senitartekoei. Gazte erakundeak besarkada handi bat bidali nahi die Inazioren familiartekoei eta bakea lortzeko kompromezua adierazi nahi die Gazte Abertzaleak-ek.
GAk era berean horrelako ekintzak defendatzen eta babesten dituztenei eskatzen die behingoz armak utz ditzatela eta beraien ideiak era demokratikoan defenda ditzatela inolako biolentziarik gabe. Eta beraien isiltasunarekin horrelako ekintzak babesten dituztenei, gazte erakundeak eskatzen die behingoz utz dezaleta alde batera beraien isiltasuna eta aurre egin diezaietela era indiskriminatuan beraien ekintzekin euskal gizartearen konbibentzia hausten dutenei.
Gazte Abertzaleak:
Abenduaren 3an GA eta Elkarlanean-etik beharrezkotzat ikusten dugu Hezkuntza sailburutik ematen ari diren pausoekin bat egitera hezkuntza euskaldun integral bateranzko bidean. Euskararen habea ez da folklorismoan oinarritu behar eta praktikotasunean pauso sendoak ematea animatzen die euskal alderdi guztiei, beldur eta tabu guztiak bazterturik eta etorkizuneko interes paktistak alde batera utzirik.
Duela 25 urte hasi zen bideari jarraitzeko, trabak eta dudak alde batera utzi behar ditugu, eta euskarak egunerokotasunean leku preferentziala izan dezan euskaldundu behar dugu erabat Hezkuntza mundua, beste ereduak desagertaraziz.
Behar bezelako euskalduntzearekin kalitatezko hezkuntza euskalduna lortuko genuke, normaltasun egoera batera iritsiz eta behingoz, gaur egun Euskal Herriko toki askotan bizi dugun egoera diglosikoari buelta emanez.