Gazte Abertzaleak: 2009 Urtarrila 26
Gazte Abertzaleak-ek uste du ez datorrela bat espainiar estatuko estamentu desberdinek egiten duten demokraziaren defentsa eta etengabe Batasunaren munduaren inguruan dauden alderdien buruzagien atxiloketa. Gazte erakundearen ustetan, indarkeriaren inguruko ixiltasuna gaitzesgarria izan daiteke baina pertsona hauek erakunde terrorista baten kide direla arbuiatzea okerra eta nahitakoa da. Zentzu horretan, guztia euskal gizartearen irudi okerra izateko estrategia bat dela uste du GA-ek.
Horregatik, GA-ek eskatzen du guztiei politika egiteko aukera ematea, gure gizartearen arazoak konpondu ahal izateko. Ez du zentzurik bide baketsu eta politikoetara batzeko deiak egitea eta bitartean, sendoak ez diren argumentuak erabiltzea batzuei bere eskubide zibilak kentzeko.
Gazte Abertzaleak: 2009 Urtarrila 21
Gazte Abertzaleak-ek uste du PNV, PSE eta PPk antolatu nahi duten hauteskunde eztabaida sistema erabat onartezina dela. Gazte erakundearentzat, bi edo hiru protagonista besterik ez dituen debate batek, gizartearen alde garrantzitsu bat ordezkatzen dituzten alderdiak utziko lituzke kanpoan. Zentzu horretan, Euskadi lurralde plurala dela azpimarratu nahi du erakunde independentistak, non aukera politiko mordoa dagoen. Horregatik, uste du, ez luke zentzurik izango ezatabaida batzuei bakarrik mugatzea. Bide batez, GA-ek galdetzen du agente hauek normaltzat hartuko luketen independentistarik gabeko eztabaida. Irreala eta borondate izkutuak izango lituzkeen erabakia izango bailitzateke.
Horregatik GA-ek debate zabala eta plurala eskatzen du, non gizartearen pentsamole guztiak ordezkatuak egongo diren eta batez ere berdintasun aukerekin antolatua izango dena.
Gazte Abertzaleak: 2009 Urtarrila 19
Eusko Alkartasunaren presidentea den Unai Ziarretarekin, euskal gazte erakundeek izan zuten topaketan parte hartu zuen larunbatean Bilbon Gazte Abertzaleak-ek. Bilera honetan eta elkarrizketa formatuan, gazteen ardura diren gaiak jorratu ziren EAko hautagaiarekin batera. Etxebizitza, garraioa edo enpleguaz hitz egin zen gehienbat, Ziarretak hauen inguruan bere iritzia eman zuelarik. Bide batez, hurrengo legealdian Gazte Lege parte hartzailea egitearen borondatea aurkeztu zuen Ziarretak, aurreko arazoei erantzuna eman beharko lukeena.
GA-ek eskertu nahi dio Eusko Alkartasunari larunbateko formatu irekia, gizarte mugimendu deberdinetako gazteek dituzten arazoak ezagutzeko baliagarria izan baitzen.

Gazte Abertzaleak: 2009 Urtarrila 14
Gazte Abertzaleak uste du Antonio Basagoitik, Euskal Autonomi Erkidegoa gobernatzeko PP eta PSOEren arteko akordio posiblearen prezioari buruz egin dituen adierazpenek, bi alderdi espainolisten benetako bokazioa agerian jarri duela. GAk pentsatzen du, bi alderdi hauek datozen hauteskundeak Espainian erreditu elektoralak ateratzeko erabiliko dituztela, euskaldunon ongizatea alde batera utziz.
Horregatik, GAk uste du PPk eta PSEk ez dutela Euskal Herria zentzuz gobernatzeko inongo borondaterik. Sukurtsalismo politikoan arituko dira, eta herritarrek hauteman egingo dute.
Gazte Abertzaleak: 2009 Urtarrila 8
Gazte Abertzaleak-en ustez, gaur Bilbon ikusitako argazki historikoak, espainiar estatuaren demokraziaren kalitatea zein den argi utzi du. Erakunde independentistarentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen ordezkari nagusia dena, salatuen aulkian bakea lortzeko borondatea izateagatik jartzea, entzungabekoa eta taxugabekeria galanta da. Zentzu horretan, Espainia nazioarteko eskenatokian gizabanakoen eskubideak bere ideologiaren arabera neurtzen dituen estatua bezala gelditu dela uste du erakundeak.
Horregatik, GAren ustetan, beharrezkoa da gauza hauei aurre egingo dien desobedientzia zibilari hasiera ematea.
Gazte Abertzaleak: 2009 Urtarrila 1
Gazte Abertzaleak-ek urte berria zoriondu nahi die lagun eta afiliatuei, 2009 oparo eta osasuntsua izan dezatenaren gogoarekin.