Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 27
Kanpainan ikusitakoaren harira, hauteskundeak pasatakoan PNV eta PSEren arteko indar batuketa errealitate bat izan daitekeela uste du Gazte Abertzaleak-ek. Gazte erakundearentzat, alderdi hauek egun hauetan egin dituzten etengabeko gerturatzeak, herri honi hurrengo lau urteetan dagokionaren aurrerapena da. Hau da, autonomismoa eta egindako bidean atzera egitea. Bai Ibarretxe bai López, bere eskuetan dagoena egingo dute hurrengo lau urteetan elkarrekin lasai bizi ahal izateko, autogobernuan eta eraikuntza nazionalean irtenbideak bilatu gabe.
Horregatik, GA-ek EArentzat eskatzen du botoa, aurrera egitearen berme bakarra baita. Legebiltzarrean sendoa den EA, Euskadi sozial eta libreago bat ekarriko baitu.
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 23
Gazte Abertzaleak-ek bere gaitzespena erakutzi nahi du ETAk Lazkaon eragindako indarkeriagatik. Gazte erakundeareantzat, banda armatuak aspaldi ulertu behar izan zuen lekutik kanpo dagoela eta hauteskundeetan egin beharreko papera ez dela hau. Euskal Herriak bestelako eraikuntza nazionala merezi du. Horregatik, GAek ETAri borroka armatua usteko eskaria egiten dio berriro ere, hauteskunde lasaiak izateko eta hortik aurrera bakea eraiki ahal izateko.
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 19
Gazte Abertzaleak-ek internet bidezko bideo kanpaina jarri du martxan “No les dejes…” lelopean. Hauetan, hurrengo hauteskudeetan eman daitezkeen zenbait egoera salatu nahi izan ditu gazte erakundeak. Bideoak, ikastola baten inguruan sortu dira, euskal politikagintza umeen jokoa ez dela salatzeko eta gure eskubideen defentsan, Eusko Alkartasunari botoa eskatzeko. Hauek dira kanpainaren bideoak: Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 18
Elkarlanean-ek, Euskal Herriko ikasle erakundea, hurrengo hauteskundeek gure herriaren hezkuntza sistema norabide oso desberdinetan alda dezaketela uste du, eta horregatik, aurkezten diren proiektu desberdinen inguruko iritzia emateko beharra aurkitzen du. Gazte taldearen ustetan, alderdi batzuen proposamen nahasi eta orokorrak legitimoak dira, baina gure geroa definituko duten proposamen zehatzak beharrezkotzat hartzen ditu. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 17
Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako GAko afiliatuak, Eusko Alkartasuna Argentinako laguna den César Arrondorekin bilera izan zuten joan den larunbatean Deban. Bertan, egoera politikoaren inguruan hitz egin zuten eta Arrondok diasporaren egoera zehatza zein den azaldu zuen. Hona hemen argazkiak: Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 14
Gazte Abertzaleak-ek bere afiliatu eta lagunei hurrengo kanpainan EAren alde lana egiterako deia luzatzen die. Gazte erakundearentzat une garrantzitsuak biziko dira gure herrian hurrengo hilabeteetan eta aurrera edo atzera egitearen desberdintasuna, Gasteizen izango diren legebiltzarkide indenpendentista eta aurrerakoi kopuruan egongo da. Horregatik GA-ek gogor lan egiteko eskaera egiten du, martxoaren 2an gure helburuak gertuago egon daitezen.
EAren kanpaina: Independienteak.
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 10
Gaztea eta independentista den Gazte Abertzaleak erakundeak, hurrengo hausteskudeetarako urnetatik ideiak kentzeko espainiar estatuko zenbait organuetatik egiten den prozesua salatu nahi du. GArentzat, ez da ulergarria nola espainiar estatua behin eta berriro bere demokraziaz harro agetzen den, gerora erakunde politikoak hauteskundeetara aurkezten usten ez direnean. Izan ere, estrategia hau, Madrildik egiten den zenbaketa elektoral baten ondorioa besterik ez baita. Euskaldunen eskubideak zapaltzea bilatzen duena.
Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek auzitegi espainolen sententzia desberdinak salatzen ditu, gobernu desberdinen itzalpean nahi dutena egin eta desegiteko aukera baitute, beti ere alderdi zentralisten kalkulo elektoralen mesederako bada.
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 9
Gazte Abertzaleak-ek bere gaitzespena erakutzi nahi du gaur goizean ETAk Madrilen egindako atentatuaren inguruan. Gazte erakundearentzat, banda armatuak gizarteak askotan esan diona ahaztu egin du berriro ere indarkeria erabilita. Gainera, ekintza hauek guztiok nahi dugun Euskal Herria libre eta baketsuaren bidetik aldentzen gaituzte. Horregatik, dagokionari politika egiten uztea eskatzen dio GA-ek ETAri, bidean oztopo gehiago ez jarrita.
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 8
Gazte Abertzaleak-ek, lan jardunaldia ospatu zuen otsailaren 7an, Gipuzkoatik Eusko Legebiltzarrerako hautagaia den Jesus Mari Larrazabalekin batera. Egunean zehar, Larrazabal-ek bere jarduera profesional eta politikoaren inguruko laburpena egin zuen. Gros-eko Alkartetxean bildutako gazteek, bide batez, hurrengo hausteskundeetarako dituzten ardurak aurkeztu zizkioten. Orain dela aste batzuk Unai Ziarretarekin egindako ekintzan bezala. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Otsaila 6
Gazte Abertzaleaketik Izaskun Bilbaoren jarrera koldarrak euskal gizartea iraintzen duela uste dugu, ordezkatzen ez gaituen inposaturiko atzerriko bandera geure parlamentuan jartzea erabaki duelako. Hasieratik GA-tik Izaskun Bilbaok azaleratu duen makaltasuna salatu dugu, zeinak lehenengo momentutik Auzitegi Goreneko hitza beteko zuela esateaz gain, EA-k eraikinaren kanpoaldean ikurrina soilik jartzearen alde aurkeztu zuen proposizioari betoa jarri egin ziolako.
Gazte Abertzaleak-etik oso argi ikusten dugu Espainiako banderaren inposaketa Euskal Herriak nazio eraikuntzan ematen ari dituen pausoak eteteko PP-PSOE-k antolatu duten estrategiaren barne koka dezakegula. Hau honela izanda, Espainiatik geure herriari ezartzen dizkioten murrizpenen aurrean PNV-k mantentzen duen jarrera pasiboa eta konformista erabat kritikagarria deritzogu; 2008ko urriaren 25ean gertatu zena honen adibide garbia izanik. Gure herriaren borondatea aurrera eramatea beharrezkoa eta zilegia da, Espainiako gobernutik ezartzen dizkiguten legeen gainetik igaro behar baldin bagara ere.
Honenbestez, Eusko Alkartasuneko gaztediak gure alderdiak udalerri desberdinetan dituen zinegotzi nahiz alkateen portaera logiko eta kontsekuente txalotu nahi du, zeinak edozein kasutan ere, ez duten espainiar bandera jartzearen aldeko pausorik eman.