GA Korrikan

Gazte Abertzaleakek babes osoa eskeini nahi dio Korrikari, Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikorik ez ematea erabakia hartu duen egun honetan,  16 urtez Euskal Herriko txoko guztietatik euskararen ezagutzaren beharra zabaldu duen ekitaldi honek duen munta azpimarratu nahian. Berri txar honen aurrean, GAk bere jarraitzaile eta militante guztiei animatu nahi die egun hauetan Korrikari behar bezalako indarra eman dezaten, ekimen honetan aktiboki parte hartuz, eta euskararen hileta kanpaiak jo nahi duten horiei erakusten ez diegula bake tarterik utziko etengabe eramaten ari diren euskal hizkuntzaren zapalketan. Ondorengo irudietan GAk Donostian dituen jarraitzaileek lekukoa hartu zuteneko momentua azaltzen da.

GAek bere babesa eskaintzen dio Korrikari

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=kxVfcXbcxzE[/youtube]KORRIKA, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa berriro martxan da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta barnetegi zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea du helburu. Horregatik, GAek bere babesa eskaini nahi die antolatzaileei, parte hartuko dutenei eta bereziki denbora honetan euskarara gerturatu diren lagun guztie.

Aurrera  KORRIKA !!

Ongi etorri !!

GA-ek zorroztasun politiko falta ikusten du PSEn

Gazte Abertzaleakek uste du PSEek hauteskundeak bukatzerakoan erakutsitako zorroztasun politiko falta Patxi Lópezi kalte egiten hasia dela. Gazte erakundearentzat, buru sozialistak abertzaletasunaren eta sozialismoaren aurka bakarrik egiten zekien PPrekin akordioetara ez zela posible izango heltzea esan zuenean, gezurretan ari zela frogatu dugu azken egun hauetan. Denboraren poderioz, marketing elektorala besterik ez zela ikusi da eta alderdi espainolistek, euskal erakundeetan boterea izateko edozer gauza egiteko gai direla argi eta garbi ikusteko aukera paregabea izan dugu.

Zentzu honetan, Lopezek edozein modutan ere, PPrekin foto finish-an azaltzea ekiditen ari da, zorroztasun politiko gutxi duela erakutsiz. GAen aburuz, argi dago datozen urteotako Eusko Jaurlaritza PPk zuzenduko duela, baldin eta PSE PPren atzamarretan egoteko prest badago, Patxi Lopez erakutsitako autonomi falta larria gailenduz.

Eskubide zibilen urraketa ikertzea eskatzun du Gazte Abertzaleak-ek

Gazte Abertzaleak-ek garrantzitsutzat hartzen du gizabanakoen eskubide zibilak urratu direla adierazten duen Eusko Jaurlaritzaren informean esandakoak behar bezala aztertzea. Gazte erakundearentzat, Espainian askotan ez ikusiarena egiten da zenbait atxilotuen egoeraren inguruan. Horregatik, beharrezkoa da egun hauetan hedabideetan agertutako txosten horretan esaten direnak behar bezala ikertuak izatea.

Bide batez, GA-ek banakoen eskubideen defentsan duen konpromezua azpimarratu nahi du, pertsona hauen egoera zein den kontuan izan gabe, eta atxiloketa prozesuak gardenagoak izan daitezen deia egiten duen bitartean. Asko dira tortura eta egoera irregularraren itzala duten kasuak. Horregatik, GA-ek praktika hauekin bukatzea eta eskubide guztiak bermatzea eskatzen du.

Artikulua ElMundial.org orrialdean

Gazte Abertzaleak-ek mezu bat bidali nahi izan die Athletic Club eta Bartzelona futbol taldeko zaletuei. Horretarako, euskal kirol selekzioen ofizialtasuna eskatzeko sortutako www.elmundial.org web orrialdean honako mezua argitaratu du: El Mundial.

GA-ek uste du PSEk Euskadi eskuma espainolistaren eskutik zuzendua izatea ahalbidetuko duela

Gazte Abertzaleaken ustetan, Antonio Basagoitik esandako hitzak hurrengo lau urteetan Euskadi nola gobernatua izango den islada dira,  zeinetan bi alderdien batuera bat emango den non bozken gutxiengoa izan dituenak aginduko duen. Gazte erakundearentzat erabat argia da, popularren buru den Basagoti jaunak eskatutako egituratuko den gobernu ardurak, herri honen gizarte politikak, politika sozialak eta batez ere kulturalak baldintzatu ahal izateko dela. Horregatik, GAen aburuz, Basagoiti izan daiteke hurrengo urteetan agintea izango duena Euskadin, argazki soil bat besterik nahi ez duen alderdi sozialista baten onespenarekin.

Horregatik, GAek Eusko Alkartasunari kementsu jarraitzeko eskatzen dio, euskal herritar independentista sozialdemokraten hitza behar bezala ordezkatua egoteko Eusko Legebiltzarrean.

GA martxoaren 8an

“XXI. mendeko lehenengo krisi latzaren erdian, emakumeek badute zer esateko ere. Gutxiengoa jarraitzen dugu izaten erabakitzeko esparruetan, ez gaude behar bezala ordezkatuak eta nekez, gutxik ohartzen dira emakume gaztearen parte hartzea ezinbestekoa dela gure nazio proiektuaren garapenerako”. Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, emakume langilearen  egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz, emakume gazteak munduan duen egoeraren inguruko erreflexioa burutu nahi izan du, euskal gizarte aske batean izan behar duen lekua aldarrikatuz. Read more »

Gazte Abertzaleak-en balorazioa martxoaren 1ean ospatutako hauteskundeen inguruan

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, martxoaren 1ean izandako emaitzak espero zirenak ez direla izan onartzen du, baina argi eta garbi alderdi handien mesederako eraiki izan den sistema propagandistiko elektoralaren kontra aurkezten da. Gazte erakundearen ustetan, hiru hautagaien inguruan bakarrik emandako etengabeko informazio bonbardeaketa, erreala ez den parlamentu bat ahalbidetu du. Zentzu honetan, GA-ek oroitarazi nahi du, alderdi guztiek aurkezteko aukera izan balute oso ganbera desberdina izango litzatekeela osatutakoa.

GArentzat garai oso interesgarria zabaltzen da, non bakoitzak bere benetako aupegia erakutsi beharko duen: alde batetik, PNVek autonomismora itzuli nahiak, eta bestetik, alderdi espainolisten arteko desberdintasunak nola aparte uzten diren botere gogoa erabat azaleratzen denean.

Azkenik, erakunde independentistak, besarkada bero bat bidali nahi die Eusko Alkartasuneko lagun, afiliatu eta nazio batzordeko kideei. Aukeratutako bidearen zailasuna oso ezaguna zen. Bazekiten argi eta garbi kaleratutako mezuak etsaiak erakarriko zituela. Baina, bide malkartsu eta zail hau hartzearen ausardiak gerorantzean behar bezelako saria ekarriko duela gogorazi nahi du Gazte Abertzaleak-ek. Horrexegatik, bide berdinean lan egiteko deia egiten du gazte erakundeak, taburik gabe eta hasierako ausardiari koherentzia gehituz.

Gora Eusko Alkartasuna!

Gora Euskal Herria Askatuta!


Gazte Abertzaleak-en Nazio Batzordea

WordPress Themes