Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi du dispertsioaren 20 urte betetzen diren momentu honetan, neurria hau ez dela baliagarria euskal gatazkari bukaera emateko. Zentzu horretan, presoen familiek beren senideen zigorragatik ordaindu behar izatea bidezkoa ez dela azpimarratu nahi du. Ez lituzkete astebururo ehundaka kilometro egin beharko. Hogei urte igaro direnean, dispertsioarekin argi gelditzen da euskal arazoaren inguruan Madrid eta Parisen jarrera berdina dela, hau da, gizarte errealitateari bizkarra ematea.
Horregatik, GAek dispertsioarekin bukatzeko deia egiten du, presoek bere zigorra bere lagun eta senideetatik gertu bete ditzaten.
Gazte Abertzaleakek borondate politikoa ikusten dio ETAren azken mahatxuen inguruan Eusko Legebiltzarrean egin zen bozkaketaren erabilpen mediatikoari. Gazte erakundearentzat ez da gertatu inolako aurrerapausurik, izan ere, baiezko botoa eman zuten guztiek dagoeneko askotan esan dute indarkeriaren kontra daudela. Zentzu horretan, GAek ikusten du legealdi hau ETAk markatu dezakeela denboretan, gobernuan izango diren alderdiek nahiago baitute horrelako argazkiak ateratzea gizarte arloan aurrera egitea baino.
Euskadi ezin da zuzendu ETAren kontrako gehiengoa gida bezala erabilita eta biktimen erabilpena utzi behar da, PSOEk berriro hartu nahi duen bidea dela ematen duen arren.
Gazte Abertzaleakek, ohi bezala, Aberri Eguna Gernikan ospatu zuen Eusko Alkartasunarekin batera asteburu osoan zehar. Aurten, indar espainolistek Ajuria Eneara egin duten asaltoa kontuan izanda, herri bezala dugun eskubidea eta Euskal Herrian bizi diren lagunen borondatearekin erakikitako nazioa lortzeko eman beharreko urratsak azpimarratu nahi izan dira erakunde abertzaletik.
Bide batez, GAren ordezkaritza batek Nazio Eztabaidaguneak antolatutako Irun-Hendaia ibilaldia parte hartu zuen, Eusko Alkartasunak egin zuen moduan.
Gazte Abertzaleakek bere babesa erakutsi nahi die Jose Ramón López-Larrinagaren senideei une gogor hauetan. Bidez batez, gazte erakundeak, bere atsekabea adierazi nahi du gure herriaren autogobernuaren alde borroka egin zuen gizon honen galeragatik. Goian Bego!
Gazte Abertzaleak-ek pasadan asteburuan Bartzelonan antolatutako EFAy-ko biltzar orokorrean parte hartu zuen. GA-ko Idazkari Orokorrak, Alain Zamorano, nabarmendu nahi izan du Gazte Abertzaleak-ek egindako ekarpenen arrakasta eta ohi izan den bezala “beste gazte erakundeekin harremanak indartzeko eta ideiak partekatzeko” momentu paregabea izan dela biltzarra. Denbora gutxi barru Europako Parlamenturako hauteskudeak aurrez- aurre izango ditugu, eta biltzar honek erakunde bakoitzeko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eman du, bakoitzaren ilusioak eta indarrak mahai gainean jarririk guztiok batera Europa berri bat eraiki dezagun.