Gazteberri elektronikoa

Hurrengo egunetan martxan jarriko da Gazte Abertzaleaken Gazteberri elektronikoa. Bertan, erakundearen inguruko albisteak eta gizarte gaiak jorratuko dira. Gazteberria jasotzeko, eman izena helbide honetan: Gazteberria.

Gazte Abertzaleakek bat egiten du Greba Orokorrarekin

Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, beharrezkotzat hartzen du euskal sindikalismoaren gehiengoak Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako langileen eskubide defentsarako antolatutako greba orokorra. Krisia gainditzeko erabili behar diren tresnak euskal erakundeen esku egotea beharrezkotzat hartzen du gazte erakundeak. Bide batez, erabakiak hartzeko unean sindikatuen papera goraipatu nahi du erakundeak. Hezkuntzatik hasita, hau da, lan politika aktibo eta pasiboen kudeaketan, PSEek 1980 eta 2005 bitartean bere programa politikoetan hartu duen bazala.

UGT eta CCOO grebarako deia ez egitea, zentralismo estrukturalaren ondorioa dela azaldu nahi du erakunde independentista eta progresistak. Horren adibide, 2002ko greba orokorra, non euskal berezitasuna ez zen kontuan hartua izan edo sindikatu hauek abertzaleekin Nafarroan duten jarrera, erabaki guztietatik kanpo uzten baitituzte.

Horregatik, Hego Euskal Herriko lagun eta afiliatuei deia egiten die GAek, hurrengo maiatzaren 21ean greba egin dezaten.

GAek Garoña ixteko eskaera egiten dio Zapaterori

Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Espainiako Gobernuari bere hauteskunde programak zeuzkan puntu guztiak betetzeko eskaria egiten dio, baita lehen belaunaldiko zentral nuklearren itxiera ere. 2009an zehar, Garoñan, bederatzi istripu larri izan dira eta azken 12 hilabeteetan espainiako zentral nuklearretan izandako istripuen herena eman da bertan. Bestalde, zentrala arrisku altuko lekuan dagoela azpimarratu nahi du gazte erakundeak, izan ere, Miranda de Ebro, Gasteiz eta Bilbo handia bertatik gertu daude. Arrisku horren murrizketarako, kautelazko behin behineko itxiera bat eskatzen du GAek.

GAren ustetan, nuklearrei buruzko eztabaida demokratiko eta argia berpiztu behar da. Beldurrik gabe eta askatasun osoz. Zentzu horretan, esan behar da Zapaterok eta Lopez-ek ez dutela ezer esan, nahiz eta Garmendia ministrak nuklearrei baietza eman dien. Eztabaida honetan, GAek energia berriztagarrien paper garrantzitsua onartu nahi du, Nafarroan erakutzi den bezala nuklearrak ez baitira beharrezkoak.

GAek gogoratu nahi dio López-i ez duela legitimitate osoa Lehendakaria izateko

Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi dio Patxi Lopez Lehendakari berriari hauteskudeetatik ateratako emaitzen arabera ez dela bera legitimitate osoa duena euskal gobernu berria zuzentzeko. Zentzu horretan, uneoro ideia hau buruan izatea eskatzen dio gazte erakundeak buruzagi sozialistari, bere gobernukidearen nahien arabera ez ibiltzeko. Saiaketa batzuk izan eta gero, azkenik indar espainolistek lortu dute Madrildik eraikitako estrategiaren bidez herri honen kontrola izatea eta atzo legebiltzarrean ikusitakoaren arabera, espainolak ez garenei sorbalda emango digutela ematen du.

Horregatik, GAek gogoratu nahi du Eusko Jaurlaritzaren lanak jarraituko dituela azken urteetan izandako aurrerapausuak mantendu daitezen.

GA bakearen alde Chascomús-en

Chascomús-eko Elkarte Eusko-Argentinarraren Zuzendaritza Komisioak, “Zingiriko Euskaldunak”, joan den apirilaren 25ean Independentziaren Plazan ekintza bat antolatu zuen komunitatearen gazteekin, orain 72 urte Gernikan izandako bonbardeaketaren inguruko kontzientzia zabaltzeko. Helburua bakearen inguruko mezua zabaltzea izan zen.

Leku horretan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren inguran, gazteek bakearen inguruko marrazkiak egin zituzten. Marrazkiak Chascomús-eko dendetan banatuak izan ziren. Gazte Abertzaleakek parte hartu zuen diasporako idazkaritzaren eskutik.

GA maiatzaren 1ean

Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ongizate estatua zalantzan jartzen den maiatzaren lehengo hau, gure herriko langileen aldarrikapenetan aldaketa puntutzat hartu nahi du. Eskumak zergen beherapenaz hitz egiten du, gizarte zerbitzuak eta lan eskubidea argaltzen diren bitartean. Idea honi Gazte Abertzaleakek ezetz esaten dio, pentsioen bermea mantendu behar delako, beti ere Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzapean. Bide batez, lanbide politika aktibo eta pasiboen kudeaketa aldarrikatzen du erakundeak, gure herriaren jarduera ekonomikoaren bultzatzaile moduan.

Gure herriko langileek ez dituzte krisiaren ondorioak ordaindu behar. EREak ezin dira enpresen onurak handitzeko bidea izan eta zentzu horretan, politikak ekonomiaren gaineko kontrol sistema zorrotza ezarri behar du. Frogatu baita kontrolik gabeko merkatua akatz larria dela. Horregatik, GAren apostua, sozialdemokrazia, krisitik irteteko aukera onena da. Zentzu horretan, aldarrikapen hori egiteko erabiliko du langilearen eguna GAek, eraiki nahi dugun euskal errepublika bidezkoago bat sortzeko baliagarria ere badelako.

WordPress Themes