Ekainak 28
Gazte Abertzaleakek ekainaren 28a dela eta antolatu diren ekitaldi guztietan parte hartzeko deia egiten die afiliatuei, askatasun sexualarekin konpromisoa erakutzita.
Gazte Abertzaleakek ekainaren 28a dela eta antolatu diren ekitaldi guztietan parte hartzeko deia egiten die afiliatuei, askatasun sexualarekin konpromisoa erakutzita.
Gazte Abertzaleakek gaur goizean Santa Isabel auzoan, Arrigorriagan, jazotako atentatua erabat gaitzesten du, zeinetan pertsona bat erahil duten. Giza eskubideen urraketa sakona eta jasangaitza iruditzen zaigu Independentistak garen aldetik, konponbide baketsu eta demokratikotik urruntzen baitu gure herriaren egoera. Hurrenez- hurren ETAren erabateko disoluzioa eskatzen dugu, alde batetik, talde terrorista aktibo bat duen Europa mendebaldeko herri izan ez gaitezen, eta bestetik, euskal gizarteak bere etorkizunaren burujabe izateko gaitasuna askatasun osoarekin praktikan jar dezan. Ez dugu behar ETAren bortizkeria gure aberriaren bidea jarraitzeko.
Gazte Abertzaleak EFAYko sortzaileetako bat izanik, zeinak beti azaldu duena giza eskubideen defentsa mundu osoan eta baita arduratu izan dena herri guztiek beraien erakunde propioak izan ditzatela, Iranen izan diren hauteskunde presidentzialen ostean sortutako giroaz arduratzen da.
Gazte Abertzaleak, hautesle zerrenda bat gabe egin diren hauteskunde batzuen ostean eman diren protesta hotsak entzun beharrean sentitzen da. Hauteslekuen inguruan izan diren irregularitate denuntziak, non nekazal lurretan arratsalde erdirako itxiak ziren hiriburuan beraien ordutegia areagotu egin behar izan zuten bitartean; inkestek hautagai berritzailea irabazle bezala ematen zuten bitartean datu ofizialek bere aurkaria aupatu zuten; horrek guztiak adierazten du Iranen egun hauteskundeak denbora pasa besterik ez direla, eta benetako boterea klerikoek eta iraultzako liderrak, Alí Jameneík, dutela, azken honen adierazpenak argi utzi zutelarik hauteskunde kanpainan esan zuenean ezin zela irtetera zihoan presidentearen aurkako ezer esan.
Gazte Abertzaleaketik, herri guztiek erakunde propioez libreki hornitzeko duten printzipiotik, uste dugu honako hauteskunde hauek herri pertsiarrarekiko iruzur bat direla. Horregatik ulertuko genuke herrialde hartako agintariek betebehar morala dutela eta beste hauteskunde batzuetarako deia egin beharko luketela, beti ere balore pertsa, txii, tradizionalak zein egungo Irango errepublikakoak galdu gabe. Horrela herri pertsaren arima ez dadin mediatizatua ikusi batzuen interesengatik gehiengoak hauteslekuetan libreki adierazi duenaren aurka.
Gazte Abertzaleak-ek, ondo hartu du Estatuko Segurtasun Indarrak Batzar Nagusien egoitzan ez sartzearen inguruan hartu den erabakia. Gazte erakundearentzat, Patxi López-en kargu hartze egunean PPk eta PSEk nahita irudikatutakoa, bakeari erasoa eta herri honen errealitatearekin bat ez datorren propaganda espainolista besterik ez da. Zentzu horretan, GAek azpimarratu nahi du Estatuko Segurtasun Indarrak ez zirela Gernikako Juntetxean izan behar.
Horregatik, López-en gobernuari barkamena publikoki eskatzeko deia egiten dio Gazte Abertzaleak-ek. Bakea eta gure herriaren eskubideak irudikatzen duten leku hura berriro era propagandistikoan ez erabiltzeko eskaera egiten dion bitartean.
Gazte Abertzaleak-ek bere elkartasuna adierazi nahi dio Eusko Alkartasunako zuzendaritzari eta erakundea sortu zeneko jorratu duten bideari jarraitzeko GA-ek bere indarrak gehitu nahi ditu. Gazte erakundeak subiranotasunaren aldeko indarren elkartzearen alde egindako apostua, bakezale eta aurrerakoiak edonolako indarkeria gaitzesten dutenak eta hurrenez- hurren, gure nazio eskubideeak gureganatzeko aukera ematen digun estrategia egokia deritzo, batez ere beraien burua abertzaletzat duten beste alderdien inmobilismoari aurre egiteko. Read more »
Gazte Abertzaleakek parte hartuko du hurrengo igandean ospatuko den Euskal Eskola Publikoen festan. Gazte erakundearentzat, inoiz baino garrantzitsuagoa da gure gazteak euskaraz hezituko dituen modelo publikoaren alde agertzea. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleakek bere lagun eta afiliatuei igandean Bergarara gerturatzeko deia egiten die.
Gazte Abertzaleakek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko burua den Isabel Celaá kritikatu nahi du atzo Galdakaon ospatutako Ibilaldian ez izanagatik. Erakunde independentistarentzat, bere alderdiaren festa pribatu bat, 100.000 pertsona batzen dituen ospakizun baten aurretik jartzeak euskera zaintzeko eta garatzeko borondate falta erakusten du. Zentzu horretan, GAek uste du PSEren euskararekiko harremana modu txarrean hasi dela eta eskaera egiten die bere buruzagie bide horretan lanean hasteko. Hau da, Celaá eta Hezkuntza Saileko arduradunei euskararen garrantzia kontutan hartzeko eskatzen die, PPtik zuzendu nahi diren politikak alde batera utzita.