Gazte Abertzaleakek ETAren atentatua gaitzesten du
Gazte Abertzaleakek gaur Mallorcako Calvia hirian gertatutako atentatua erabat gaitzesten du, zeinetan bi pertsona erahil dituzten. Modu berean, GAk bere babesa adiera nahi die Mallorcako JEN gazte taldeko lagunei, zeinekin beste printzipio askoren artean, Giza Eskubideen defentsa sutsuan bat egiten dugun. Independentistak garen aldetik gainera, horrelako hilketek konponbide baketsu eta demokratikotik urruntzen gaituztela salatu nahi dugu. Era berean, ETAren erabateko disoluzioa eskatzen dugu, alde batetik, talde terrorista aktibo bat duen Europa mendebaldeko herri bakarra izan ez gaitezen, eta bestetik, euskal gizarteak bere etorkizunaren burujabe izateko gaitasuna askatasun osoarekin praktikan jar dezan. Ez dugu behar ETAren bortizkeria gure aberriaren bidea jarraitzeko.


