Gazte Abertzaleakek Ares jaunak proposaturiko apertheid berezi gabea kondenatzen du eta Gernikako alkatearen lana babesten du

Gazte Abertzaleakek , Eusko Alkartasunaren gazte taldeak, Gernika-Lumoko alkateak jaietan Herrizaingo sailak eta estatu espainoleko sasi justiziak Euskal Herriko bihotzean jai giro normaltasuna apurtzeko helburuarekin bultzatutako krisiaren ondorioz esandakoak ulertzen, bermatzen eta babesten ditu. Read more »

Kontzertua Gasteizen

Irailetik aurrera 2010ko Alkartasun egunerarte GAk bere XX. urteurrena ospatuko du eta antolatu dugun lehenengo ekitaldia irailaren 12an izango da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Zarautzko DELOREAN eta Catalunyako Rosa Luxemburg izango dira guretzat joko duten taldeak.

Sarreren prezioa honakoa izango da:

* Gazte Abertzaleaken bidez lortzen badituzu: 5 euro.
* Gasteizen jarritako salmenta puntuetan, Gasteizeko Alkartetxea barne: 7 euro.
* Kontzertuko egun berean takilan: 10 euro.

Gazte Abertzaleaken bidez lortu nahi izanez gero, Donostiako EAren egoitzara hots egin goizez eta eta galdetu Gazte Abertzaleakengatik irailaren 8a baino lehen.

Zuei esker GA 20 urteren buruan erakunde historiko eta potente batean bihurtu da, hau dela eta urtean zehar antolatu ditugun ekintza desberdinetara gonbidatuko zaituztegu zuek hauen protagonista izango baitzarete.

Informazioa eskatu zenbaki honetan: 943020130

Gazte Abertzaleak Donostiako Klasikan

Donostialdeko Gazte Abertzaleak Donostiako Klasikan, UCI ProTour-eko txrrindulari lehiaketan, egon da urtero egiten duen legez. GAk, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarria egin du, “Txirrindan ere, GURE SELEKZIOA BURU” leloa zeramatzaten pankartak Jaizkibelen jarriz. Gainera, ibilbidean zehar egon da ikurriƱekin.

Berriro ere, Gazte Abertzaleak euskal selekzioak ofizialtasuna lortu eta nazioarteko mailan lehiatu ahal izateko pausu guztiak eman daitezela eskatzen du.

WordPress Themes