Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 30

Gazte Abertzaleakek (GA) espainiar Estatutuaren aurrekontuetan Monpas pasarelaren proiektua aurrera eramateko 6,5 milioi euro baino gehiagoko kontu-saila aurkeztea salatu nahi du. Eusko Alkartasunako gaztediaren aburuz, ingurumen-babes lege guztien gainetik, Odon Elorzaren apeta pertsonalean oinarritzen den eraikina da. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 28
Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrerek “ikuskizun folklorista hutsa”- tzat jo du atzo PNVk Forondan ospatu zuen Alderdi Eguna. Eusko Alkartasunako gaztedien buruak kezkaz ikusten du jeltzaleek “autonomismorantz egindako deriba”. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 26

Gazte erakundeko lehendakari gisa zein erronka dituzu une honetan esku artean?
Erronka nagusia gainean dugun krisi larri honi aurre egitea da. Gazteok protagonismoa erabat galdu dugu bertan, eta gainera, kaltetuenak izanik, erantzun bat eman behar digute. Politikariek orain arte asko hitz egin dute gazte politikak aurrera eramateaz eta, baina krisia etorri denean inor ez da horretan hasi. Krisiaz gain, subiranotasunaren beharra ere aldarrikatuko dugu. Euskal Herriko gazteriak behar dituen eskubideak lortzeko lehen pausoa da subiranotasuna. Gure aberria izanik lanabesak aurkituko ditugu eta Europaren barnean gure bideari ekiteko aukera izango dugu. Aurrera eramango ditugun dinamikak desobedientzia zibilean oinarrituko dira. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 25
Gazte abertzaleakek (GA) eta Bizigayk, aniztasun eta askatasun sexualaren inguruko gaiak jorratzen dituen elkarteak, orain izapide dagoen hilaurtze legearen aldaketarekin hilaurtu nahi duten emakumeen kriminalizazioa behin betiko amaitu dadin eskatzen dute. GAk eta Bizigayk 1985tik indarrean dagoen legea, zeinak hiru kasuetan bakarrik onartzen duen emakumeek berez izan beharko zuketen eskubidea, aurrehistoriakotzat jotzen dute, eta XXI. mendeko emakumeen eskubideen urraketa sakona egiteko balio ez duena diote. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 24
Gazte Abertzaleakek (GA), Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Donostiako Zinemaldiaren ospakizunrekin bat etorriz, euskarazko zinema produkzioaren egoerarengatik duen ardura adierazi nahi du. Euskarazko ekoizpena txikia izateaz gain, euskaraz bikoiztutako pelikulen eskasiak ezinezkoa bihurtzen du eguneroko bizitzan hain ohikoak diren aktibitateak gure hizkuntzan egitea. Read more »
Gazte Abertzaleak:
Alderdi baten historia urteak pasatuta eraikitzen da, baina hori eraikitzeko pertsonak beharrezkoak dira, azken batean bakoitzaren nortasuna, lana, eraikin horren funtsezko zutabeak baitira.
Eusko Alkartasuna alderdiaren 23 urteetan, funtsezkoak izan diren pertsona asko pasatu dira, bakoitzak bere aztarna utzita, baina gutxik aberastu dute hainbeste Eusko Alkartasunak 1986an hasitako bidea. Garaikoetxea lehendakariarekin, lehen Eusko Jaurlaritzan parte hartu zuen Javier Cañok, benetan urte zailetan. EA sortu zenean, ez zuen inongo zalantzarik izan, eta Gazte Abertzaleetatik urteak pasatuta asko baloratzen dugu egin zuen konbentzimenduzko lana. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 22
«Nafarroa herri, nazio, aberri eta estatu izan zen. Eskubide oso erabatekoa du lapurtu dioten nazio bizimodua egiteko»
Arturo Canpionen esaldi horrekin hasi zuen Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak, Alkartasun eguneko diskurtsoa Iruñako Labrit pilotalekua betetzen zuten 1000 militante baina gehiagoren aurrean. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 18
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunako gazte elkarteak ,bere kezka adierazi nahi du euskal administrazio ezberdinak ( Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) krisi ekonomikoari aurre egiteko mantentzen ari diren inaktibitatea dela eta. Gazte Abertzaleaken ustez administrazio hauek ez dute beharrezko esfortzua egiten gazteria , krisi hau gogorren pairatzen duen taldeetariko bat, hainbeste ez kaltetzeko. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 16
Gazte Abertzaleak (GA), Eusko Alkartasunako (EA) gaztedia, Arenys de Munt Catalunyako herrialdean jazotako kontsulta ekintza osasuntsu eta demokratikoa izan dela deritzo. Antolatzaileek uste sendoz eta ausardiaz aurrera atera dute, eta gazteen erakundearentzat gainetik pasa ez daitezkeen bi ezaugarri garrantzitsu dira.
GAk bere poza azaldu nahi du hain parte-hartze altuaren aurrean, erabat altua Europako hauteskundeekin eta Catalunyako Estatut erreferendumarekin alderatuz gero. Horrez gain, herrixka honetan jazotakoarekin, bertako biztanlegoaren sentimendu independentista argi eta garbi gelditu da. Gazte Abertzaleakentzat, ostera, baldintza hauek ez dira garrantzizkoenak. Horrelako kontsulta bat praktikara eramatea argi uzten duena da ezbehar, eragozpen eta derrigortze guztien gainetik pasatuta posible dela herriari galdetzea. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Iraila 14

Asteburu honetan, Gazte Abertzaleakek bere XI. Kongresua ospatu du, “Hamaika ikusitakoak, 20 urtez independentziarantz” lelopean, Gasteizeko Alkartetxean eta hasiera eman die bere 20. urteurreneko ekitaldiei, azken urteetan eginiko lan gogorra gogoratuz. Read more »