Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 28
Gazte Abertzaleakek (GA) publiko egin du gaur Pasaiako kanpo kaiaren eraikuntzaren makro-proiektuaren inguruko iritzia. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak azpiegitura honen eraikuntza errefusatu du eta Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileari alderdi bezala kontra posizionatu dadin eskatuko dio. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 26
Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Patxi Lopezen gobernuari eskatu dio “gizartearen aurrean kontuak eman ditzala” Eusko Jaurlaritzak Gernikako estatutuaren onarpenaren 30. urteurrena ospatzeko antolaturiko ekitaldi eta ospakizunen gastuengatik. Erakunde abertzale ezkertiarrak “hermetismo” adibide garbia ikusten du gobernuaren jarreran, ez baitio gizarteari ospakizunen prestakuntzak eta ospakizun berak suposatu duen ordainketen berri eman nahi. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 23
Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak bere babes osoa adierazten dio Euskararen Ofizialtasunaren alde Urriaren 24ean 17:00etan Baionako Xaho kaitik abiatuko den manifestazioari. Horrenbestez, Gazte Abertzaleakeko Batzorde Nazional osoa bertan egongo da eta deia militante eta jarraitzaile guztiei luzatzen die. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 16
Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak bat egiten du Pobreziaren aurka PobreziaZero elkarteak Urriaren 16an Bilbon arratsaldeko 19:30tan antolaturiko manifestazioarekin eta bere militantziari parte hartzeko deia luzatzen dio, bai manifestazio honetara eta baita elkarte horrek Pobreziaren aurkako nazioarteko egunarengatik antolatutako ekintza guztietara.
Gazte Abertzaleakek bestalde PobreziaZero erakundeak pobreziaren aurkako egun internazionalerako argitara emaniko manifestuarekin, “Pobreziaren aurkako txertoa noizko?”, bat egiten du, manifestu honek egiten dituen salaketa guztiak lotsagarriak direla baiteritzogu.
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 15
Gazte Abertzaleakeko nazio batzorde eragileak gaur euskal sindikatuek iragarritako martxari babesa ematen dio, ez baititu zilegitzat hartzen pasadan asteartean polizia espainolak burutu zituen atxiloketak. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak euskal gaztedi guztiari larunbatean, arratsaldeko 17.00tan, Donostian antolatu den manifestaldira joatera animatzen du, salbuespen egoera hau behingoz gelditzeko gazte ahotsa beharrezkoa baita. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 13
Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Baltasar Garzonen agindupean Arnaldo Otegiren, Miren Zabaletaren, Rafa Díez Usabiagaren, Rufi Etxeberriaren eta Sonia Jacintoren atxiloketak erabat gaitzesten ditu. Era berean, Gazte Abertzaleakek bere elkartasuna erakutsi nahi die LABeko kideei Espainiako poliziak sindikatuaren egoitza guztietan egindako erregistroen aurrean. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 12
Berrogehitamar bat gazte abertzale Ajuria Eneara inguratu da Gazte Abertzaleakek “Gure Aberria: Euskal Herria” lelopean egin duen konzentrazioan parte hartzeko. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak protesta bat antolatu du Gobernuburuaren residentziaren aurrean Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzaren izenean eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarraren izenean Madrilera
joan izanagatik. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 9
Gazte Abertzaleak:
Gazte Abertzaleakek inongo beldurrik gabe Falangeak Koldo Pla, Antsoaingo Nafarroa Baiko zinegotziari eginiko heriotz mehatxua salatu nahi du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak Giza Eskubide guztiekin duen konpromezua berretsi nahi du, errespetatuak izan daitezen inongo salbuespenik gabe.
Erakunde abertzalearentzat oso grabeak dira horrelako mehatxuak eta horregatik Euskal Herriko agintari guztiei eskatu die mehatxuak gizartearen beste sektore batzuetatik datozenean bezain besteko esfortzua egin dezaten biktimaren defentsan; horrelako ekintzak ez daitezen inpune geratu eta ez daitezen berriro errepika. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 6
Gazte Abertzaleakek, PSN eta Nafarroa Bairen artean zeuden udal gobernu hitzarmenen hausturaren aurrean, Nafarroa Bairekin eta Nafarroarekin duen konpromezua berresten du. Alternatiba aurrerakoian eta nafar eskubitik aldentzen dena, zentzuz jokatzearen eta aldaketaren konpromezua. Eusko Alkartasunako gaztediak (Nafarroa Bairen kide dena) PSNk emandako argumentazioa aitzaki hutsak direla dio eta sozialistei oroitarazi nahi die PSOE bera izan zela ANV-EAEri 2007ko hauteskundeetara aurkezteko baimena eman ziona. Read more »