Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 30
Gazte Abertzaleak aurten ere Irungo Alarde mistoari bere babes aktiboa eman nahi izan dio, udaletxeko balkoian harrera emanez. Irungo kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardea jarraitu dute, Eusko Alkartasuneko hainbat kiderekin batera.
Read more »
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 28

Gazte Abertzaleakek eta Bizigayk talde homosexualen eskubideen aldeko nazioarteko egunean, Bizigayk parte hartzen duen E- 28ko koordinadorak ateratako deialdiaren bat egin dute. Gazte talde independentistarentzat nahiz eta eskubideen errespetuan urrats asko eman diren, ez dira nahikoak izan, hartara, gaurko eguna oso garrantzitsua da lan horrekin buru- belarri jarraitzeko.
Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak astelehen honetan euskal gaztedi guztia abian jarri behar dela eskatu du, Euskal Herri osoan antolatu diren manifestazio guztietan parte hartuz, gay, lesbianen eta transexualen eskubideen aldeko lana guztien artean egin beharrekoa da, askatasun sexualaren zioa guztion erantzunkizuna baita.
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 24
Gazte Abertzaleakek bat egin du gaur goizean, larunbat honetan Donostian deitua dagoen manifestazioarekin. Gazte erakundearentzat “behar beharrezkoa da hezkuntza sistema propio bat Euskal Herriarentzat, eta horretarako ezin diegu muzin egin orain arte eman diren pausuei”. “Euskal Herriak nazio erakundeak behar dituen heinean, behar beharrezkoa du hezkuntza sistema propioa, non gure hizkuntzak behar duen pisua izango duen” esan du gazte talde independentistak. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 23

Ekainaren 26an martxa Bilbon
Bilboko Gazte Abertzaleakek bertoko Udalean agintzen duten PNVk eta EBk aurkeztutako Espazio Publikoaren Ordenantzaren aurka jarraitzen du lanketa egiten. Gure desadostasuna eta haserrea kaleratzen jarraituko dugu hiritar bezala izan beharko genituzkeen funtsezko eskubideen eta askatasunaren zapuztea eta urraketa bortitza bizitzen dugun bitartean.
Hau dela eta, hiritar orori ondoren erantsi dugun alegazioa sina dezan eskatzen diogu Bilboko udalean gure desadostasuna are eta indartsuagoa izan dadin.
Kalea aske “alegazioa”
Behin sinatuta Gazte Abertzaleakek Bilbon duen egoitzan utzi: Areatza, 2- 3. solairua.
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 22

Gazte erakunde independentistak bere babes osoa adierazi nahi izan die gaur Udalbiltzaren aurkako prozesuan auzipetuta dauden abertzale guztiei, Donostian egin den prentsaurrekoan parte hartu duelarik.
Eusko Alkartasunaren gaztediak argi du duela 7 urte egindako akusazioak ez dutela inongo oinarririk eta Egunkariaren kasuan bezalaxe epaileak absoluzioa deklaratzea beste biderik ez dagoela.
Eragileen adierazpena Udalbiltza
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 21

Gazte Abertzaleakeko kideok inoiz baino bizikiago eskertzen diogu Eusko Alkartasunari emandako urrats ausartarengatik. Duela zortzi hilabete Gazte Abertzaleakeko kideok urrats kementsuak eman behar zirela adierazi genuen, gure herriak merezi zuen ilusio garaiari ekiteko eta espainiar eta frantses Estatutik zetozkigun kolpe guzti horiei erantzun indartsu bat emateko. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 10
Gazte Abertzaleakek bat egin du gaurko goizean euskal sindikatuek datorren larunbaterako deitu duten manifestazioarekin. Euskal erakunde independentistarentzat gizarteak bat egin behar du murrizketa politiken aurrean, “ezin dugu jasan besteek sortutako krisialdi ekonomiko bat denen artean ordaintzea, eta gainera gutxien dugunok gehien dutenak baina gehiago ordaintzea”. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 8
Gazte Abertzaleakek, ekainaren 8an Munduko Ozeanoen eguna dela aprobetxatuz, eskaera luzatu die instituzioei kompromezu argia har dezatela gure itsas hondarea babes dezaten. Gazte erakunde independentistak egun hau aprobetxatu nahi du “itsas ondarea babesteko ardura duten intituzioei eskaera argia egiteko, esfortzu are eta handiagoa egin dezatela gure inguruko altxor ekologiko handienetako bat babesteko.” Read more »
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 4
Gazte Abertzaleakek larunbat honetan Basaurin emakumezkoen futboleko Espainiako errginaren kopako finalak direla eta ESAITek antolaturiko protesta ekitaldietan parte hartuko duela adierazi du. Read more »