Gazte Abertzaleak: 2010 Uztaila 22
Gazte Abertzaleakek asteburu honetan Galizan egingo den galizarren Aberri Egunean parte hartuko du Galiza Nova erakundeak gonbidatua. Gazte erakunde independentistaren ordezkaritza erakundeko Idazkari Nagusia, Maider Carrere, buru duela joango da Compostelako Donejakuera. Carrereren hitzetan “Oso garrantzitsua da gure herri anai-arrebekin beraien aberria aldarrikatzen dituzten egunetan bertan izatea gure babesa eta alkartasuna adierazteko.” Read more »
Gazte Abertzaleak:
Uztailaren 15 eta 18 bitartean, Gazte abertzaleakeko ordezkaritza batek JERCek
Montblancen (Catalunya) antolatutako “Acampada Jove”ren 15. urteurrenean parte hartu du; delegaritza hau Maider Carrere, Idazkari Nagusiak eta Estitxu Iturrate, Sormen Idazkariak osatu dutelarik. Gazte Abertzaleakeko gazteek ez zuten aukera galdu nahi izan Katalunia Herriko lagunak zoriontzeko horrelako ekitaldi bat antolatzeko egiten duten lanagatik, non milaka gaztek aukera duten independentziaren aldeko eta katalandar gune batean formakuntza eta dibertsioa batera aurkitzeko. Read more »