Gaurko EA. Biharko Euskal Herria. VII. Biltzar Orokorra

Pasa den asteburuan, abenduak 15 eta 16, Eusko Alkartasunak Gaurko Alkartasuna. Biharko Euskal Herria lelopean, bere VII. Biltzar Orokorra bizi zuen Donostiako Kursaal Aretoan.

Larunbatean Javier Cañok defendaturiko Ponentzia Politikoa eztabaidatu zen. Igandean, aldiz, han zeuden konpromisarioek EAko buru nor izango zen bozkatu zuten. Hona hemen Eusko Alkartasuna-ko Batzorde Nazionalerako hautatuak:

Unai Ziarreta. Eusko Alkartasuneko presidentea.
Joseba Azkarraga. EAko idazkari nagusia.
Rafa Larreina. Erakunde Politikako idazkaria.
Elisa Sainz de Murieta. Antolakuntza idazkaria.
Mikel Irujo. Komunikazio idazkaria.
Jesus Mari Agirrezabala. Sektore arteko politika eta gai ekonomikoen arduraduna.
Josu Ruiz. Administrazio eta Finantza idazkaria.
Onintza Lasa. Euskara, hezkuntza eta kultura gaien arduraduna.
Luis Mari Oiarbide. Ikerketa, programak eta formazioen arduraduna.
Leire Ereño. Ingurune eta lurralde ordenantzen arduraduna.
Jose Ramon Bengoetxea. Nazioarteko politikarako arduraduna.
Nekane Alzelai. Gizarte gaietarako arduraduna.

Gazte Abertzaleak-etik zoriondu egin nahi dugu presidente berria eta bere talde osoa.

Babesa

Bestalde, GA-k, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bere babes osoa eman nahi dio Joxe Mari Burgosi, atzo bere etxeak jaso zituen erasoengatik.

2 iruzkin

  • Zazpi, 2007 Abendua 18 @ 6:54 pm

    Zoriontzekoa lortu den adostasuna. Eta nola ez, GAko kide den Elisa Sainz de Murieta, Eusko Alkartasuna-ko Batzorde Nazionalerako hautatua izana. Badu zer esan askorik horrek, GAren alde.
    Tamalez ordea, Biltzarraren ospakizunean zehar EAko kide den Jose Mari Burgosen etxeak jasandako erasoa. Sinestezina da oraindik ere horrenbeste txatxu egotea herri honetan. Bidea argi izan behar dugu zentzu honetan, eta beste erakundeekin mantendu beharreko erlazioetan argi eduki behar da zein baldintzetan. Ezin da egun batean presoen euskalerriratzearen aldeko ikurrekin aritu eta hurrengoan lazo urdinarekin; Egun batean eztabaidaguneren alde aritu eta hurrengoan haiekiko inkonpatibilidadea azaldu.

    Bidean oztopo ugari dago. Baina zuzen jarraitu behar da.

    Hurrengo batzorde eragileak beraz, ongi argi eduki beharko ditu oztopo hauek, testuinguruen aldaketa, eta agian, baten baten aldiroko iritzi aldaketa. Ongi egingo dute baina! Nire zorionik beroena EAri, eta babes osoa Burgosi

  • Iratxoa, 2007 Abendua 19 @ 7:59 pm

    Atera da 18/98 epaia.
    Izugarria, zentzu negatiboan noski.

Post honetarako beste estekak

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes