70 URTE BERANDUAGO KONPONBIDEAN
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Deia, Euskal-Herria, Ibon-Usandizaga, Zaharra70 urte pasa dira Euskadiren autonomia jasotzen zuen Euskadiko Estatutua Madrilgo Gorteetan onartu zenetik. 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpearen ondorengo gertakizunen ostean, ordea, gerra zibila hasi eta dena bertan behera gelditu zen.
2006. urtean, euskal herritarron gehiengoak Frankoren diktaduraren 40 urteen ondoren burututako “trantsizio prozesua” bukatu gabe gelditu zela garbi daukagu. Egun oraindik bigarren trantsizio bat aurrera eramatearen beharrean aurkitzen gara. Euskal Herriak frantziar eta espainiar estatuetkin bizi duen gatazka politikoaren konponketari bidea zabaldu eta errazteak agenda politikoan inoiz baino indar gehiagorekin jarraitzen du oraindik ere. Euskal Herriari ezin ukatuko zaigu gure izaeraen islada litzateken marko juridiko-politikoa erabakitzea.
Bere konplexutasunean erraztu dezagun eragile politiko guztion artean momentu historiko honetan bizi dugun prozesua. PSOE-k eta “ezker abertzalea” izenekoak,
erantzukizun berezia duzue egungo zailtasun eta oztopoetan eta gainontzeko sentsibilitate politikoetako herritarrok egoerak exijitzen duen mailan egotea eskatzen dizuegu.Euskal gizartearen hitza eta erabakia errespetatzea egun indarrean dagoen marko juridiko-politikoa aldatu ala mantentzeko ukaezina izango da. Elektoralismoa baztertuz, egin dezagun denok politika maiuskulaz. PSOE-k eta “ezker abertzaleak”, zuen bakardadean eta planteamendu itxiekin,begi bat bozketetan jarrita, ez duzue gatazka konponduko. Bakegintza eta nomalizazio politikoan aurrera egin nahi dugu herritarrok 70 urte geroago.
Ibon Usandizaga
Gazte Abertzaleen Idazkari Nagusia
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Ibon Usandizaga
Komunikabidea: Deia
0 Erantzunak to “70 URTE BERANDUAGO KONPONBIDEAN”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna