Aberri Asteburua

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, modu berezian ospatu du azken asteburua Gernikan Aberri Eguna dela eta. Momentu politikoak egiten zuen asteburu hau azken ekintzen artean aparteko garrantzia izatea eta horretarako gazte erakundeko kideek ekintza bereziak antolatu zituzten asteburu osoan zehar.

Ajangiz-eko Lurraska aterpean egindako harrerarekin hasi zen dena, ostiralean arratsaldeko 17:00tan. Lehen eguneko ekintzak Urdabibaira txangoa eta Zineforum-a izan ziren, “Good bye Lenin” filmarekin. Bai ibilaldia, Xabier Arana, Biosferako Erreserbaren Patronatoaren zuzendariak gidatua, bai filma bizia izan behar zuen asteburua iragarri zuten.

Larunbateko jardunaldia monografikoa izan zen, bakegintza eta normalizazio politikoaren ingurukoa. Horretarako, goizeko lehen orduetan Maite Ojanguren izan zen gurekin, Gernika Gogoratuz erakundeko kidea. Euskal Herriaren momentu historikoan bakea nola bideratu daitekeen azaldu zuena.

”Aberri

Aberri Eguna ´06

Gero, Begoña Errazti Euko Alkartasunako presidentaren bisita izan genuen. Berarekin, bertara gerturatutako afiliatu guztiek solasaldia egin zuten. Gai oso interesgarria izan zen hizpide, ETA-ren su etenak utzitako egoera politiko eta soziala.

Aberri Eguna ´06

Aberri Eguna ´06

Eguna betetzeko Gernikako juntetxera bisita gidatua eta rollplay jokua egon ziren. Honetan erlijioaren papera munduan eztabaidatu zuten talde desberdinek.

 Aberri Eguna ´06

 Aberri Eguna ´06

 Aberri Eguna ´06

 Aberri Eguna ´06

Igandea, Eusko Alkartasunak antolatutako ekintza guztietan parte hartu genuen. Alde batetik, mitina eta bestetik bazkaria Jai Alai frontoian.

 Aberri Eguna ´06

 Aberri Eguna ´06

Gazte Abertzaleak-ek material salmentarako gunean antolatu zituen Gernikako kaleetan eta frontoian bertan. Esan daiteke oso asteuru interesgarria izan dela. Hurrengoetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Gaia: Politika orokorra

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes