Juventudes Andalucistas erakundeak gonbidatuta, GAZTE ABERTZALEAKEKO ordezkaritza bat Malagan kokatutako Torremolinos herrira joan zen, talde andaluzista honek antolatutako hezkuntza jardunaldia batzuetan partehartzera. Bertako mahai inguru batetan, zenbait gazte erakunden ordezkariek euren errealitate politiko eta hausnarketa ezberdinak azaldu zituzten.
Ekintza konkretu honetaz gain, han emandako egunak egungo estatu espainolaren ereduaren aurka dauden beste erakundeekin harremanak sendotzeko erabili genituen. Hauek, herrien autodeterminazio askea bultzatuz, gurea bezalako diskurtsoa defendatzen dute, gaurko kontserbadurismo morala eta neoliberalismo ekonomikoaren kontra hain zuzen ere. Manipulazio informatiboaren aurkako borroka eta gure mezua eta hausnarketa politikoaren gizarteratzea Euskal Herriko mugetatik kanpo azaltzea da GAren Nazioarteko Harremanetarako Idazkaritzak bultzatuz jarraituko duen lan garrantzitsua.
Informazioa bidaltzen jarraituko dugu, andaluziako lagunei tratu eta harrera ona eskertuz.
Gaia: Hitzaldia
0 Erantzunak to “Abertzaletasuna Euskal Herrian”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna