Pasa dan larunbatean Arabako Gazte Abertzaleak-ek burututako ikastaroak zirela eta, Gasteizen Alec Reid-ekin biltzeko aukera izan genuen GAko kideok.

Irlandar bake prozesuan ardatzetako bat izan danak Ipar Irlandako prozesuan ikasitako lekzioak azaldu zizkigun bertaratu ginen gazteoi. Adierazitakoaren artean azpimarratzekoa da eragile politiko guztien arteko ELKARRIZKETAri edozein gatazkaren konponbiderako eman zion garrantzia. Elkarrizketa gatazka politikoen konponbiderako tresna guztiz beharrezkotzat jo zuen.

Ipar Irlandan bizi duten gatazka politikoan konponbide prozesuan gizon-emakume guztien norbanakako eskubideen eta eskubide kolektiboen errespetua eta elkarrizketa ardatzak izan direla eta egun ere badirala adierazi zigun Father Reid-ek.

Alec ReidGaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Alec Reid eta Gazte Abertzaleak-en arteko topaketa”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna