Alex Cerdeño Basauriko zinegotziarekin alkartasuna

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere babesa eta elkartasuna adierazten dio Alex Cerdeño PNV-ko alkateak gobernutik kanporatu duen Basauriko EAko zinegotziari. EA-k eta GA-k Euskal Herriarentzat duten proiektu independentista eta aurrerakoiaren alde lan egiten jarrai dezan animoak ematen dizkio, hala agingo duenik ez du zalantzan jartzen, oposiziotik lanean, hare gehiago aurrekontuak eta onartzeke dauden proiektuak onartzeko EA giltza denean Basauriko udalean.

Erakunde independentistak Rafa Ibarguen PNVko alkateak hirukoteraen bilerarik deitu gabe tripartitoa bere kabuz apurtu duela salatzen du. Era berean, Basauriko alkateak PNV-EA-IU udal gobernu koaligatuaren baitan eroan duen kudeaketa kritikatzen du.

Gazte Abertzaleak-ek PNV-k udaletan burutu nahi duen kultura partehartzailea eta gobernuko ekipoaren kontzeptua hau dan galdetzen du eta herritarren ordezkari guztienganako begirunea mantentzearen beharra exijitzen du.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes