ALKARTASUN ASTEBURUA 2005
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, urtero bezala Alkartasun eguna ospatu du alderdiarekin batera. Aurten Tafallara, Nafarroara, gerturatu gara gure herriarentzako proiektua azaltzera. Nola ez, festa eguna bada ere Alkartasun eguna, hala ere, asteburu osoan zehar, Gazte Abertzaleok ekintza desberdinak prestatu ditu aisialdia eta formazioa tartekatzen dituztenak. Larunbatean goizean Batzar Nazionala ospatu eta behin bazkalduta, Fermin Ciaurriz-ek Nafarroako egoera politikoaren inguruko hitzaldia izan genuen. Handik, Tafallako belodromoa apaintzera joan ginen, hurrengo egunean Gazte Abertzaleak-ek bere presentzia izan zezan. Bandera eta materiak desberdina kokatu genituen. Donostiako GA-ek pankarta bereziak prestatu zituen ere!!!
Antolatutako-en artean bada ere uneoro zabalik izan genuen stand-a, non gure materiala salgai zegoen. Jende mordoa inguratu zen horretarako egokitu genuen txokora eta GA-ren materiala Euskal Herriko gune guztietara eraman zuten. Behin beste herrialdeetatik etorritako lagunen hitzak entzunda, Unai Ziarretak eta Begoña Erraztik hartu zuten hitza. Eusko Alkartasunaren Idazkari Nagusiak, Gazte Abertzaleentzat zuzendutako hitzekin bukatu zuen bere txanda, gure lana eskertuz. Behin Errazti-k han bildutako guztioi esandakoak entzun eta gero, bakoitzak bere herrira bueltan. Dudarik gabe Alkartasun Asteburu bikaina. Formaziorako eta aisialdirako tartea izan dituena.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi!!!








Gaia: Jaia
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


