Alkartasun Asteburua 2007
argitaratua. Ekintzak, Herriz Herri, Jardunaldi Politikoak, Kronika and Portugalete-n. Etiketak: Ekintzak, Herriz Herri, Jardunaldi Politikoak, Kronika, PortugaletePasatako asteburuan, 2007ko irailaren 22 eta 23an Gazte Abertzaleko kideek Alkartasun asteburua ospatu zuten. Hartan jardunaldi eta ekintza ezberdinak izan zituzten.
Larunbat arratsaldean adibidez “Nola lan egin udaletxean eta herrian” ikastaroa izan zuten, Iñaki Agirrezabalaga (Zumaiako Alkatea); Gonzalo Riancho (Muskizko Alkatea); Antxon Belakortu (Gasteizko zinegotzia) eta Marcos Cucó-ren (Muskizko zinegotzia) eskutik.
Ostera Alkartasun Egunean bazkaria izan behar zen polikiroldegia apaindu zuten pankarta ezberdinekin, eta Bailaren arteko “pankarta desafioa” aurrera eraman zuten.
Hurrengo egunean, igandean, bai mitinean eta bai polikiroldegian ere denda jarri zuten.
Honetan material berria zegoen salgai, “Euskaraz maiteminduta” lelopean eginiko kamisetak saldu ziren. Haiekin lortutako dirua Nafarroa Oinez-erako eta Bianako ikastolarako zuzendua izango da. 2008ko Aberri Egunean, aldiz, aterako duten dirua Herri Urrats-era zuzenduko da.
GA-ko kideek modu paregabean pasa zuten asteburua.
GORA GU TA GUTARRAK!!!!!
Me parecio muy enriquecedor el ikastaro en el que participaron como ponentes los alcaldes de Zumaia y Muskiz y el concejal de Vitoria, sitios en los que EA esta haciendo una buena labor y donde se ha visto que la gente confia en el proyecto de Eusko Alkartasuna.
Muskiz un sitio cercano a nuestro pueblo del que tenemos mucho que aprender los de Ortuella.