Alkartasuna Globalizatuz, hitzaldia

Pasadan ostegunean, Abenduaren 12an, Iruñeako Alkartetxe mitikoan Nafarroako Gazte Abertzaleak-ek antolatutako globalizazioari buruzko hitzaldia ospatu zen. Hartan, Gazte Abertzaleak-en bozeramaile den Maiorga Ramirezek, eta Gai Sozioekonomikoetarako idazkaria den Miguel de Andrés Frías-ek, Europear Foro Sozialean gertatutakoari buruzko hausnarketa egin zuten, hala-nola zeinolako espektatibekin aurre egiten dioten urtarrila amaieran Porto Alegren ozpatuko den Mundu Foro Sozialari.

Hizlariek globalizazio zuzenago baten aldeko mugimendua hitzetatik ekintzetara pasa behar dela azpimarratu zuten, eta bere eguneroko lana erakundeetan isladatzeko pausuak ematen hasi. Mundu askeago, zuzenago, berdinzale eta solidarioago baterantza aurrera egiteko gako batzuk aipatu ziren, guzti guzti honek Alkartetxearen batzar aretoa txikia egin zuen entzulego ugari baten aurrean.

Hizketaldien amaieran, jendeak parteartze zabala izan zuen, gai aniztasun handia ikutuz, Euskal Herriko Foro Soziala martxan jartzeko proposamenetatik elikadura zein nekazaritza gaietara, gaurko gizartean gure balioen aldaketa sakona bultzatzeko beharraren oharpenak ahaztu gabe.

Gaia: Globalizazioa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes