Gazte Abertzaleak, egun munduan bizi garen globalizazio ereduari aurre egitearen beharra somatzen du, gero eta nabarmenagoa baita globalizazioa eten ezin den fenomenoa dela. Hala ere, gure eskuetan dago prozesu honi ondorio positibo edo negatiboak ematea, globalizazio eredu desberdinak sortu daitezkeelakoan baikaude. Herrien artean alkartasuna globalizatzen duen eredua izan daiteke adibidez, munduko pertsona oro berdin hartzen dituen prozesua izan daiteke ere. Zoritzarrez, gaur egungo egoera ez da hori, desberdintasunak gero eta nabarmenagoak dira herrien eta herritarren artean, estatu boteretsuak herri txikiekin alkartasuna erakutsi beharrean, egoeraz baliatzen dira bere nagusitasuna areagotzeko. Zentzu honetan, eta asteburu honetan izan ditugun bi gertakariak aintzat hartuta, alkartasuna globalizatuz kanpaina eraman genuen pasaden larunbatean Nafarroara.
Lehendabizikoa Londresen Europako Gizarte Foroa ospatzen ari zela. Gazte Abertzaleak-eko kideak Iruñean informazio panelak eta triptikoak banatu genituen, Londresen begi bat jarrita. Iruñean, beste mundu bidezkoago, solidarioagoa, demokratikoagoa eta pluralagoa eraikitzea beharrezkoa dela defendatu genuen, Londresen egin genuen moduan,gaur egun globalizazio neoliberalak desorekak bultzatzen dituen mundu homogeneo batera eramaten baikaitu.
Bigarrena,Nafarroa Oinez. Globalizazio kultural batean murgilduta gaudela salatzeko gerturatu ginen Nafarroara ere. Geure nazioaren ikurrekin amaitzeko saiakerak egiten ari dira estatuak, adibidez euskararen desagerpena bilatzen dituzten politika lingüistikok bultzatzen dituztenean.
Hortaz, Globalizazio kulturalaren kontra gerturatu ginen Iruñara,geure nazioaren sinboloekin bukatuko duen bat egite kulturala eteteko lana egin behar dugulako.
Euskal Herria globalizazio neoliberalaren eredutik atera behar dugu, munduko beste herrialdeekin solidarioa izan behar duen herria eraikitzeko.
Bidezkoa den Euskal Herrian sinesten dugulako.

Gaia: Globalizazioa
0 Erantzunak to “Alkartasuna globalizatuz”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna