ANDONI ITURZAETA GAZTE ABERTZALEAK-eko IDAZKARI NAGUSI IZAN ZEN HAUTATUA BERRIRO.
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaMaiatzak 1 eta 2an, Gazte Abertzaleak-eko militanteok VII. Biltzar Nagusia Miarritzen ospatu genuen.
Larunbat goizean, EA-ko antolakuntza idazkariak, Rafa Larreinak, gure Biltzar Nagusiari sarrera eman zion, GA-ek EA-n eta Euskal Herri mailan duen garrantzi politikoa azpimarratuz eta bere gertutasuna azalduz.
Bi ponentzien eta bakoitzak jasotako enmendakinen eztabaidan murgilduta, hasiera batetan aurkeztutako textuak zeharo aberaztu ziren enmendakin gehienen onarpenarekin eta ponentzia sendoak lortuz.
Eztabaidaren ostean, textu berrien bozkaketara ekin genion, biak, bai ponentzia politikoa bai estatutuena, aho batez onartuak izanda. Hau, GA-en ideologia bat eta sendoa denaren adierazgarri da; gure ildo politikoa sozialismoa, demokrazia, errepublikanismoa eta independentismoaren bidetik jorratu behar dugula argi geratuz.
Bozketaren ondoren, atzerritik etorritako delegazioek agurtu gintuzten (Bloc Jove, Conceyu Xove, Chobenaia Aragonesista, Galiza Nova eta JERC) gure arteko elkarlana bultzatu eta sendotzeko asmoa azalduz.
Segituan, Biltzar Nagusiko mahaiko kideek bozketaren emaitzak jasota, Andoni Iturtzeta eta bere zerrendan zihoazen idazkariek garaile atera zirela jakinarazi ziguten.
Nazio Batzordearen idendapenaren ostean, GA-eko VII. Biltzar Nagusi honen itxiera Unai Ziarretaren esku izan zen Batzorde Berria zorionduz eta EA-rekin hain beharrezkoa den komunikazioa, elkarlana eta gertutasuna azalduz.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “ANDONI ITURZAETA GAZTE ABERTZALEAK-eko IDAZKARI NAGUSI IZAN ZEN HAUTATUA BERRIRO.”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna