Arabako Gazte Abertzaleak-ek kanpaina bat aurkezten du
GAk kanpaina bat aurkeztu du PSEren jarrera salatzeko Arabako erakunde naguisetan non txeke zuri bat eman dio PPri haietan gobernatzeko. Ruben Rico eta Iñaki Sánchez izan dira Gazte Abertzaleak-eko arduradunak, Diputazio Jauregi aurrean kanpainia hau hedabideetan aurkezteko, Manuel Ibarrondo, Eusko Alkartasuneko bozeramailea batzar nagusitan, Antxon Belakortu , Udaletxeko bozeramailea, eta Gasteizko zein Arabako Batzordeetako kideen sotenguarekin. Kanpainaren kartelak, kanpaina beraren mezu nagusia isladatzen dute, ROJOREN TXEKEA, TXEKE ZURIA.
PSEk egunero alkatearen eta diputatu nagusiaren gestioa kritikatzen dute, beraien ez betetzeak saltasen ditutzte, instituzioak gaizki gestionatuak daudela esaten dute etab. Baina beraien hitzaldian gai oso garrantzitsua ahazten dute: beraien laguntza gabe ez zirela postu hoietan egongo ez Alonso ez Rabanera salatu egin zuen Iñaki Sanchezek, gehitu zuenak honek ez du esan nahi, egoera honen errudun nagusia PP ez denik baina bai PSEk ardura handia daukala egoera honen aurrean.
Kanpainaren inguruan,Gazte Abertzaleak Araba, Arabako gizarteari Rojo jaunari zuzenduriko txekeak betetzeko aukera emango dio, benetazkoak diren beharrak eskatzeko ez egun PPen gobernuak arabarroi eskatzen dizkigunak, aurrekontu, proiektu eta progama gabe, adibidez lanpostu egonkorra, etxebizitza duina, auzoetan hobekuntzak…
GAk konprometitzen da eskaera hauek PSEri bidaltzeaz, azken finean, Rojok PPri txeke zuri bat eman badio, zergaitik ezin zaie eskatu Arabar gizartearekiko konpromezua?

Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


