Arrazakeriaren kontrako eguna
1979. urtean NBE-ko (Nazio Batuen Erakundea) batzar orokorrak gaurko eguna martxoak 21a izendatu zuen arrazakeria eta diskriminazioaren aurkako eguna bezela. Egun honetan badagu zer ospatu, gogoratu eta salatu.
Zer ospatu daukagu, izan ere, gure artean etorkinak izatea guri aberasten gaita pertsona bezela, horrela aukera daukagu beste kultura eta bizitzeko era ezberdinak ezagutzeko aukera. Etorkinen etorrerak era positiboan ikusi behar dugu, ez datozte guri lana kentzera baizik eta gu bezela lan egitea. Ez dira gu gaindik desberdinak ze gure kezka berdinak dituzte; familia aurrera atera, beraien herrietan geratu direnei al duten neurrian laguntzea eta bizitza duin batean bizitzea.
Zer gogoratu daukagu, ze beti aipatzen den bezela orain dela gutxi arte euskaldunok errepresio polikoagaitik edo bizitza duin bat lortu nahian beste herrialde batzuetara joan behar izan degu bizitzera. Ain zuzen ere orain gure herrira datozten etorkinen arrazoi berdinekin. Era berean gogoratu behar dugu naiz eta era berekoi batean pentsatu etorkinak behar ditugula. Guk nai ez ditugun lanak egiten dituzte eta gure populazio gain bera doan neurrian etorkinak ezin besteakoa dira etorkizunean gure erretiro-pentsio kobratu nai badagu. Beraz ez datozte guri lana kentzera baizik eta gure bizi kalitatea hobetzea
Baina batez ere gaurko egunean zoritxarrez badaukagu zer salatu. Lehendabizi gurera datozten etorkinak oso egoera tamalgarrietan datoz, askok beraien bizitza eta ametsa usten bait dute bidean. Lortzen dutenak gure herrira iristea, era ilegal batean daudenez edozer lan mota onartzen dute bizi ahal izateko. Ez dira falta egoera honetaz baliatzen direnak etorkinak esplotatzeko. Horregaitik Gazte Abertzaletik gaurko egunean eskatzen diogu era ilegal batean duten enpresari guztiei era legal batean jar dezatela beraien langile guztiak. Honek onura ekarriko dio etorkinei baina baita ere enpresariei. Denok daukagu eskubide berdinak era duin baten bizitzeko. Denok gara berdinak, denok gara beharrezkoak
Gaia: Giza eskubideak
Egilea: Iban Arronategi
Komunikabidea: Gutuna
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


