slide

  • Gizarte  eskubideen  alde  eta  DBE-ren  murrizketen  aurka,  apirilaren  1eko  manifestazioan  egongo  gara

    Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

    Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. …

  • Gazte  Abertzaleakek  Gipuzkoako  Diputazioak  errauskailua  eraikitzeko  dituen  presak  salatu  ditu

    Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

    Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta …

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Artikuluak

Euskara eta euskal kultura sustatzeagatiko sariak

Api 19, 2017 || Alkartasuna Fundazioa

Alkartasuna Fundazioak saria emango die Txomin Peillen, Martine Bisauta, ‘Txetx’ Etcheverry eta Xebax Christy jaun-andreei euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko. ‘Zazpirak bat’ dominarekin sarituak. Domina Nestor Basterretxea eskultorearen lana da. Alkartasuna Fundazioak euskara eta euskal kultura babesteko erakutsi duten inplikazioa ohoratzea erabaki du, baita Euskal Herriaren garapen sozial, ekonomiko eta politikoaren alde egin duten ekarpena ere, betiere justizia sozialaren eta bakearen printzipioei jarraikiz. Ekitaldia 2017ko apirilaren 22an egingo da, 11etan Le Bayonne Hoteleko Salle Baiona aretoan....

read more

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak EH Bilduren izaera estrategikoa eta bere berrantolaketa prozesua babestu du

Api 18, 2017 || Gazteria

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak, Gernikan bilduta, EH Bildu eta gazteen arteko erlazioaren inguruan Nazio Batzordeak proposatutako testua eztabaidatu du EH Bilduren izaera estrategikoa berrestuz. Gazte erakundearen aburuz, koalizio soilaren figura “gehiagorako ematen ez duen formula estua, mugatua eta zaharkitua da”. Asier Gomez idazkari nagusiak adierazi duenez, “ezkerreko independentismoak dituen erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizio elektoral soilaren formula ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten”. Nazio Batzordeak proposatutako testuak 18 emendakin jaso ditu, horietatik 16 onartu direlarik. Proposamenak gerturatutako militanteen % 87aren babesa lortu du, kontrako bozkarik gabe. Onartutako proposamenak erakunde politikoetara lotuta dauden eta ez dauden gazteentzat EH Bildun “gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea” eskatzen du. Halaber, espazioak kobozeramaile parekideak izatea proposatzen da. Azkenik, gazte erakundeak dei zuzena luzatu dio bere alderdiari, Eusko Alkartasunari, EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatuz. GA – EH Bildu eta gazteria – onartutako proposamena GAZTE ABERTZALEAKEN NAZIO BATZARRAK EH BILDUREN BERRANTOAKETAZ ETA BERE GAZTERIAZ Gazte Abertzaleaken Nazio Batzordeak, urtarrilaren 14an ospatua, EH Bilduren berrantolaketa prozesuaren inguruko barne eztabaidari hasiera ematea onartu zion, koalizioak etorkizuneko erronkei aurre egiteko behar zituen aldaketez eta bereziki gazteei eskaintza erakargarria luzatzeko intentzioarekin. Eztabaida hau batzar lokal, eskualde eta lurralde ezberdinetan burutu da. Batzar hauetan eman diren ekarpenei esker Nazio Batzordeak proposamen bat landu du Nazio Batzarraren onarpenerako. Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzarrak honako adostasunera iritsi da apirilaren 15ean, Gernikan: 1. EH Bildun koalizio elektoral soilaren figura agortutzat ematea, gehiagorako ematen ez duen formula mugatu eta estutzat ulertzen dugulako. Ezkerreko independentismoak erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizioa elektoral soilaren formula zaharkituta geratu da, ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten. 2. EH Bilduren izaera estrategikoa babestea eta EH Bildu berriaren estatutuak eta organigramaren inguruan irekitako eztabaida babestea. 3. Gazteen parte hartzerako, ahalduntzerako eta elkarlanerako EH Bilduren barnean gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea, erakunde politikoetara lotuta daudenentzat eta ez daudenentzat ere. Gazte Abertzaleakek espazio honen antolamendu maila ezberdinetan (hegoaldean eta herrialdeetan) kobozeramaile parekideez osatuta egotea proposatzen du, eta inolako gazte erakundeek ez duela hauek osotasunean hartuko. 4. EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatzea Eusko Alkartasunari, bai zuzendaritzari eta baita militantziari...

read more

Gazte Abertzaleakek EH Bildu eta gazteriaz eztabaidatuko du apirilaren 15ean Gernikan, Aberri Asteburuaren baitan

Api 11, 2017 || Sailkatu gabea

Apirilaren 16ko Aberri Eguna dela eta, eta Aberri Asteburu baten baitan, Gazte Abertzaleakek apirilaren 15an Nazio Batzarra ospatuko du eta bertan EH Bilduren eta gazteen arteko erlazioaren inguruko proposamena eztabaidatu eta onartuko du. Bere egingo du bertatik ateratzen den testua eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die. “Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu” nagusienetakoa dela ohartarazi dute. Gainera, Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak apirilaren 16ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta “Aberri Asteburua” antolatu du apirilaren 14tik 16ra Gernikan. Igandean bertan, eta urtero legez, Independentistak Sareak deitzen duen manifestazioan egongo da, “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak erabaki!” lemapean eta Gernika Batzordearekin batera izango dena. Aberri asteburu honetan formakuntza saioak, eztabaidak eta bisita kultural-politikoak antolatu dituzte. “Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan Kataluniako, Galiziako, Valentziako, Andaluziako, Galeseko eta Veneziako” delegaritzak etorriko direla azaldu dute, “Europako herri ezberdinen egoera eta borrokak ezagutzeko asmoarekin”. Igandean, Independentistak sareak Gernika Batzordearekin batera deituriko manifestazioan egongo da gazte erakundea eta euskal gazteria deitzen du bertaratzea, “independentziak egingo baitigu herritar...

read more

2017ko Aberri Egunean, Gernikatik independentziara!

Api 11, 2017 || Gernika, Gernika

Herri honek prozesu independentista bat behar du eta horregatik Aberri Egunean Gernikan izango gara Independentistak sareak eta Gernika Batzordeak deituriko manifestazioan! #AberriEguna2017 2017ko Aberri Eguna apirilaren 16an izango da, eta 26an Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena. Bi datak elkarlotu eta aurtengo Aberri Eguna Gernikan ospatzea erabaki genuen, bere momentuan kaleratu genuen moduan. Beraz bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak ERABAKI!” lemarekin GERNIKA BATZORDEAk eta INDEPENDENTISTAK Sareak antolatuta apirila osoan zehar Gernikan burutuko diren ekimen, ekitaldi eta mobilizazioen artean kokatuta dago aurtengo Aberri Eguna. Estrategia genozida baten baitan burututako gizateriaren aurkako krimena izan zen Gernikako bonbardaketa. Baina Gernika eta sarraskia hain gordin erakusten duen Picassoren “Guernica” margolana askatasunaren eta bakearen ikur bilakatu dira mundu osoan eta, batez ere, euskal herritarron artean. Sarraskitik, sufrimendutik eta injustiziatik askatasunera egiten du jauzi Gernikak. Hondamendiaren erdian, herri libre batera berarekin hegan egiteko deia luzatzen digu “Gernikako txoriak”. Gernikatik independentziara. Uste dugu Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena Euskal Herriaren etorkizunari buruzko hausnarketa sakona egin eta urratsak zehazteko unea dela. Euskal Herrian zehar burutzen ari den herri galdeketa prozesuaren erdian ospatuko dugu aurtengo Aberri Eguna. Erabakiaren garaian bete betean sartuta gaude eta ordua iritsi da menpekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta etorkizunera jauzia egiteko. Dependentziaren kalteak egunero nozitzen ditugu eta geure buruaren jabe izatea ezinbestekoa da gure herriaren etorkizuna eraikitzeko arlo guztietan: politikoan, ekonomikoan, sozialean zein kulturalean. Katalunia eta Eskozia independentziara bidean urrats sendoak egiten ari dira eta guk ezin dugu tren hori pasatzen utzi. Euskal Herriarentzat ere argi dago zein den alternatibarik onena: estatu propioa eratu eta lehen Euskal Errepublika Independientea proklamatu. Horrexegatik, Aberri Egunean gure prozesu soberanista bultzatuko duen gehiengo sozial independentista herriz herri aktibatu eta eratzeko deia egiten dugu. Sigla politiko eta sentsibilitate zehatzen gainetik apirilaren 16an gernikako Aberri Egunean parte hartzeko deia egiten diegu euskal herritar guztiei, denok batera “Gernikako txoria” paparrean, iragana oroituz, etorkizuna eraikitzeko konpromisoa konpartitzeko eta lau haizeetara argi eta garbi esateko: Euskal Estatu demokratiko eta sozialari BAI! Euskal Errepublikari BAI! EGITARAUA Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu Aberri Egunak, eta egun osoko egitaraua izango da. Aldarrikapena izango da nagusi eguerdiko 12etan Udaletxeko Plazan hasiko den manifestazioan eta amaieran Pasealekuan burutuko den ekitaldi politikoan. Ondoren, ospakizunaren txanda etorriko da eta, jai giroan, egitarau zabala izango da Gernikan gauera arte. 15:30etatik aurrera Pasealekuan bertan erromeria izango da eta ondoren kontzertuak gauerarte. Merkurio Plazan haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute Irrriek Lagunek 16:00etatik aurrera. Jateko eta edateko aukera ere izango da Pasealekuan. Ekitaldia amaitu bezain laster txosna handi bat eta janarien karpa zabalduko dira. Ohiko bokatez gain, bertan erreko diren 2.000 euskal oilasko-izter dastatzeko aukera izango du jendeak. Informazio gehiago...

read more

Gazte Abertzaleakek “Bakearen Artisauak” babesten egongo da Baionan

Api 6, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleak adierazi duenez, apirilaren 8an gazte erakundearen militante ugari egongo dira Baionan, erakunde gisa armagabetzeari babesa adieraztea ez ezik, herritar gisa bakearekiko duten “konpromisoagatik”. “Denok gara bakegileak”, adierazi dute. “Momentu historikoa da hau Euskal Herriarentzat eta euskal gatazkaren kapitulu bat isteko aukera da, eta gazteak bertan parte hartu behar dute”, azpimarratu dute. Ekimenera batzeko deia luzatu dute euskal herritar orori, baina bereziki euskal gazteriari. “Gutxi bizi izan dugun kapitulua izan daiteke hau, baina gure inguruan generazioz generazio oihartzuna izaten jarraituko duena da”, adierazi dute. Gazte Abertzaleaken ustez, “berriz errepika ez dadin, gure historiaren parte den gatazkatik ikasteko aukera da hau”. Hala ere, gazte erakundearen aburuz “armagabetzearekin ez da gatazka bukatuko”. “Gure herriak mendeetan bizi izan duen zapalkuntzaren arrastoa da hau eta, ETAren armagabetzearekin batera, bestelako pausuak eman behar dira bakerako bidean”, adierazi dute. “Bide honetan biktima guztien aitortza falta da oraindik eta, Estatu frantses nahiz espainol mutu, itsu eta gor jarraitzen badute ere”, preso eta biktimen gaiekin “ausartak” izatera eskatzen...

read more

Gazte Abertzaleakek EH Bilduko alderdiek larunbatean eman zuten pausoa txalotzen du

Api 4, 2017 || Euskal Herria Bildu, Euskal Herria Bildu

Gazte Abertzaleakek apirilaren 1ean Iruñeko Baluarte jauregian EH Bildu osatzen duten lau alderdiek proiektu irekiago, parte-hartzaileago eta demokratikoago bat izateko hartutako pausua txalotu du. Erakundeen “ausardia” eskertzen du, eta gazteen parte-hartzea sustatzeko bide “egokia” dela adierazi dute.  Ezkerreko subiranisten koalizioan gazteek ere euren alea jartzeko prest daudela adierazi dute eta, euskal herritarren gehiengoa lortzeko intentzioarekin, Gazte Abertzaleakek bere baitan eztabaidak bultzatzen ari da. Apirilaren 15eko Nazio Batzarretik onartutako testua bere egingo du eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die. “Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu bat” nagusienetakoa dela ohartarazi dute. Gazte Abertzaleaken ustez, “elkartuak, berrituak eta inoiz baino zabalagoak” izateko garaia da EH Bilduren baitan eta “koalizio elektoral huts bat izatetik Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala lortzeko euskal herritarrentzako lanabesa izatera saltoa” eman behar du proiektuak, “alderdikerien...

read more

Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

Mar 29, 2017 || Eskubide Sozialen Karta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. Agerraldia egin dute gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Bertan egon dira eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra joan den apirilaren 24an gose-greba abiatu zuten kideak, larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei eginez. Kartak Bilbon larunbatean egingo duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mobilizazio honetan planteatzen diren eskaerak hauek dira: • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) eta Lanbidek kudeatutako gainontzeko prestazioei Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak (LGS) izan duen %8ko igoera aplikatzea. • 2017rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan jasotako xedapen gehigarrian prestazio sozialen zenbatekoan ezartzen den %7ko murrizketa eraginik gabe uztea. Aldarrikapen hauek murrizketez betetako urteen ondoren egiten dugu: • Gizarte prestazioetara sarbide izan ahal izateko baldintzak gogortu dira; adibidez DBE eskatu ahal izateko erroldatze denbora urte batetik hiru urtera igo da. • Prestazioen zenbatekoa %7 murriztu da. • Lanbidek irizpide murritzaileak aplikatu ditu, kasu askotan gehien behar dutenen pertsonen eskubideak urratuz. Hamarnaka gara eskaera hauekin bat egiten dugun erakunde sozial eta sindikalak, eta horregatik bat egiten dugu larunbat honetarako deitutako manifestazioarekin. Badakigu asko dagoela jokoan, bermatutako gutxieneko diru-sarrera batzuen existentzia borroka sozialaren ondorio dela, gizartearen mobilizazioaren emaitza. Eskubide sozialak defendatzea DBE-ren murrizketak eta hau jasotzen dutenen kriminalizazioa arbuiatzetik igarotzen da. Hau exijitzen dugunon pluraltasunaz arreta deitu nahi dugu. Sindikatuetako kideak gara, esparru feministako gizarte erakundeetakoak, gazte mugimendukoak, pertsona migratzaileen aldekoak, ekologismoarenak, pentsionistenak, pobreziaren aurkakoak, gizarte bazterketaren kontrakoak, Sare Ekonomiko Alternatibo eta Solidariokoak… Hau guztiagatik, bat egiteaz gain, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30tan Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena. Euskal Eskubide Sozialen Kartatik herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30ean Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena. – Mugimendu feminista: Euskal Herriko Bilguna Feminista, Brujas y Diversas, Munduko Emakumeak/ Mujeres del Mundo – Prestazio sozialen aldeko mugimenduko eragileak: Berri Otxoak, Argilan, Herria Eliza 2000, Pentsionistak Martxan. – Euskal gehiengo sindikala: ELA, LAB, STEILAS, EHNE, Hiru, ESK – Mugimendu ekologista: AHT Gelditu, Berriztu (Fracking ez Araba) – Bestelakoak: Joxemi Zumalabe, ERNAI, Coordinadora de ONG de Euskadi, Mugarik Gabe… Eta honi guztiari gehitu behar diogu gaur hemen publiko egin ditugun gainerako atxikimenduak. 7menos20 kolektibo feminista Adsis Fundazioa Al Borde Films, S.Coop. Arabako Emakumeen Asanblada Arabako Pentsionistak lanean Arabako SEADen Lagunen Elkartea / Asociación de Amigas y Amigos de RASD de Álava Argitan (Centro asesor de la mujer, Barakaldo) Asociación Kidenda Asociación para la Formación y Estudios Sociales – AFES Asociación Sortarazi Berri Otxoak, plataforma contra la exclusión social Besarkatuz, Posada de los Abrazos Bidegintza, S.Coop. Bilbotik Perura Biziz bizi Bizkaiko Etxeko Langileen Asanblada / Asociación de Trabajadoras del Hogar de Bizkaia Bizkaiko Pentsionistak martxan CCOO-Euskadi CEAR Euskadi Circulo Solidario Comunidades Cristianas Fe y Justicia Coordinadora de grupos de Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala Danok lan, Basauri Duintasuna, Gipuzkoako pentsionisten plataforma EAPN Euskadi Economistas Sin Fronteras ELEAK Libre mugimendua Emakumeen Mundu Martxa Equipare Esnetik Koop. Euskadiko Fiare Elkartea Fundación Aldauri Fundación Lagungo Gizakia Fundazioa Goilurra, S.L. Ikatzbizi, S.L. Incyde, S.Coop. Kaleratzeak STOP – Araba KEM-MOC – Bilbo Lantxurda taldea (Tafalla) Lapiko Catering, S.L. Mesa de Comunidades Cristianas de Bizkaia Misioneros Claretianos de Euskal...

read more

Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

Mar 24, 2017 || Gipuzkoa

Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta herritarren ahotsa entzun dezatela dei egin die. Gazte erakundearentzat “enpresa zehatz batzuentzako eginiko proiektua soilik da hau” eta gipuzkoarron beharrei ez die erantzuten. Adierazi dutenez, “212 milioi gastatu beharko ditugu azpiegitura eraikitzen eta gero, 35 urtez, 700 edo 1.000 milioi euro ordaindu beharko ditugu honen kudeaketan”. Gazte Abertzaleakentzat EAJren eta PSEk errauskailuarekin duten jarrera ikusita “soilik dudak sortzen” zaizkie. “Diputazioa gobernatzen dauden alderdiek zer nolako interesak dituzte 35 urtez lurraldea hipotekatzeko, gainera jakinda osasunarentzat kaltegarria izango delarik?”, azaldu du gazte erakundeak. Gainera, Ione Mugertza Gipuzkoako Gazte Abertzaleaken koordinatzaileak azaldu duenez, “egoera honen aurrean mehatxu oso larria azaltzen zaio Gipuzkoari, bai gure lurraldearentzako ekologikoki, bai gure instituzioentzako ekonomikoki, baina bereziki, herritar guztien osasunaren kontrako arrisku larria da hau”. “Errausketak badu alternatiba eta Europako hainbat herrietan martxan daude”, azaldu du Mugertzak. Gainera, “demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak”. Hori dela eta, gazte erakundea “Alternatiba dagoelako, Errausketarik ez! – No a la incineración, porque hay alternativa” lemapean martxoaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan egongo da, “gipuzkoarren osasuna eta etorkizuna babesten”, adierazi...

read more

Gazte Abertzaleakek Gazteen Legea lege egutegian txertatzea exijitu dio Urkulluri

Mar 22, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleakek salatu du Gazteen Legea ez dela aurkitzen Iñigo Urkulluren gobernuak aurkeztutako lege egutegian. Gazte erakundeak “iruzurtzat” jo du gobernuaren proposamena, aurreko legealdian gazte ponentziaren irizpenak Eusko Jaurlaritzak Gazteen Euskal Legea legealdi honetan martxan jarri behar zuela esaten zuelako. Asier Gomez Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak adierazi duenez, irizpenak aipatzen zituen berrogei gomendioen artean lehenengo postuan aurkitzen zen Gazteen Euskal Legea. “Gazteen Euskal Legea beharrezkoa zela izan zen ponentziaren lehenengo hausnarketan, legealdi honetan egin behar zela, gazteriari eragiten dioten politikak garatzen dituzten sailek elkarlanean jardunda eta gazte norbanakoek eta kolektiboek, Gazteriaren Euskal Kontseiluan elkartuta eta haren bitartez partizipazio prozesu bat eginez”, azaldu du. “Urkulluk eta EAJk bizkarra ematen diete, beste behin ere, euskal gazteriaren interesei, ponentziaren ondorioetan eta Euskadiko Gazte Kontseiluaren hitzetan argi gelditu baizen lege honen beharra. Eta beste behin ere PSEk jaka aldatu du, Patxi Lopezen gobernuan eta aurreko legealdian oposizioan zegoenean legea beharrezkoa zela esaten baizuen, eta orain, ordea, EAJri men egiten dio”, azaldu du Asier Gomezek. Gomezen aburuz, EAJk gazteen legean “ez du inolako interesik”, gazteriaren parte-hartze foroen ahalduntzea sustatuko balitz “jeltzaleek organo hauen kontrola eta eraginpean izateko ahalmena galduko lukeelako”. Bestalde, euskal gazteriaren eskubideak armonizatzearekin batera, legeak Lurralde Historikoen Legearen konpetentzia markoaren banatze konpetentziak eragingo lituzkete, “EAJ hain eroso sentitzen den ‘txiringito’ y ‘taifas erreinuak’ xakean jarriko lituzkeelarik. Gazte erakunde independentistarentzat lege honen garrantzia “gazte pertsonen eskubideak defendatu eta definituko lituzkeen lanabesa” izateko ahalmenean datza, “beren emantzipazio eta gizarteratzea ahalbideratuz, hau da, geure herriaren aurrerapen politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren parte...

read more

Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

Mar 18, 2017 || Adierazpena, Adierazpena, Independentistak

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Martxoaren 19an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetanere, bai...

read more