Ausardiaz Etorkizunera!
argitaratua. Bideoak and Zaharra-n. Etiketak: Bideoak, Gazte-Abertzaleak, Jardunaldiak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensa, ZaharraGAren bederatzigarren Biltzar Orokor honen ezaugarri nagusietako bat eta bere planteamendu independentista ezkertiarrarekin zuzenean loturikoa foralismo zatikatzailearen gainditzea dugu. Horretarako, Nazio Batzordeko Idazkari batek, Euskal Herriko bailara guztietako ordezkariekin lan egiteko ardura zuzena hartuko du, bailara eta herriguneak indartuz eta haien arteko proposamenen koherentzia, koordinaketa eta elkarlana bultzatuaz.
Igandean, berriz, Nazio Batzorde eta Bermapide Batzorde berriaren hautaketari ekin genion, hautatutakoak hauexek izan zirelarik: Harkaitz Millan (Idazkari Orokorra), Leire Pinedo (Finantza idazkaria), Alain Zamorano (Antolakuntza Idazkaria), Juan Karlos Perez (Sektorialeko Idazkaria), Alex Alba (Lurralde Idazkaria) eta Harri Fernandez (Komunikazio Idazkaria). Bermapide Batzordeari dagokionez, Iñaki Agirrezabalaga (Lehendakaria), Elisa Sainz de Murieta (Bokala) eta Iban Ugarte (Bokala) izan ziren hautatuak.
Ostean, eguerdiko 12:30 inguru, Lasturreko Kroskika frontoian, Biltzarrari amaiera ezin hobea emateko, ekitaldi politiko bat burutu genuen. Bertan Ibon Usandizaga, jada GAko Idazkari Orokor ohia, izan zen aurkezle, eta Jesus Mª Agirrezabala, Debako Alkatea, Unai Ziarreta, EAko Idazkari Nagusia eta Idazkari Orokor berria izan ziren hizlari.
Carlos Garaikoetxea lehendakaria ere etorri zen bere babesa eskaintzera, ekitaldiaren ondorengo hamaiketakoan gazteoi, hitz batzuk zuzendu zizkigularik.
Bertaratu ginen guztion ilusioz beteriko hausnarketa honela labur daiteke: Ausardiaz etorkizunera!!
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Ausardiaz Etorkizunera!”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna