Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, espainiar estatuko Auzitegi Gorenak Jarrai- Haika- Segi auzian hartutako erabakiaren eta Euskal Herrian egun oraindik bizi dugun egoeraren aurrean zera adierazten du:

GA-k, beti egin izan duen bezala, indarkeri espresio guztien aurkako bere jarrera adierazten du, edozein bada ere indarkeriaren jatorria, eta eskubide urraketa ororen kontra agertzen da salbuespenik gabe.

GA-k ez dio bere atxikimendua emango “Euskal gazteria aurrera” manifestuari eta indarkeria eta eskubide urraketa espresio guztiak salatzen jarraituko du bai gazte erakunde independentista autonomo gisa eta bai egun parte hartzen duen foro ezberdinetan.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Auzitegi Gorenak Jarrai- Haika- Segi auzian erabakitakoaren eta Euskal Herrian egun bizi dugun egoeraren aurrean”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna