Begoña Lasagabasterrekin hitzaldia: Mumbaiko foroa

Urtarrilaren 31-n Begoña Lasagabaster Eusko Alkartasunako diputatuak, Gazte Abertzaleak erakundeak Bilboko La Bolsa Gizarte-etxean antolatutako mahai.-inguru batetan, han bildutako entzule kopuru handiari Porto Alegreko eta Mumbaiko Gizarte Foroan Eusko Alkartasunaren jarrera eta esperientzia azaldu zizkigun.

Madrilgo Kongresuan gure ordezkari denak etorkizunerako Porto Alegreko Gizarte Foroan planteatzen joan diren hausnarketak jarraitzearen garrantzia adierazi zuen. Hausnarketa hauek egungo globalizazio prozesuaren injustizia, nahi dugun globalizazio mota, mundu orden berria, herri ezberdinenganako begirunea, aniztasuna eta kultura ezberdinak; gizarte mugimenduen eta mugimendu politikoen arteko harremanak eta papera; komunikabideei eta munduarentzat garrantzitsuak diren beste zenbait gaiei buruzkoak dira.

Begoñak, era berean, mundu honen zati bat garela eta dena harremanean dagoela ahaztu behar ez dugula defendatu zuen, Euskal Herrian bizi dugun gatazka kontuan hartuz, era honetako eztabaidetan sartzearen beharra zalantzan jartzen dutenen aurrean. Batzuen arazoak guztion arazoak bai dira, eta gatazken konponketak beste toki eta arloetatik etor bai dakizkiguke. Dena globalizatuta dago eta globalizatuta egon behar du. Munduko elkarbizitzak, justizia sozialak eta gatazken konponketek, besteak beste, globalizatuta egon behar dute.

Porto Alegre 2001 laguntza eske garraxi bat eta atentzio dei bat izan zen. 2003-an Lulak presidentzia lortzeari esker Davosen beste motako globalizazioaren diskurtsoa entzun ahal izan dugu, ?beste mundu bat posible da? ?ren diskurtsoa hain zuzen ere.

Porto Alegreko Gizarte Foroan 2001-ean 15.000 partaide egotetik, 2003-an 100.000 egotera pasa gara.

Foro honen oinarrizko bost ardatzak hauek izan dira:
1.Garapen sostenigarri eta demokratikoa.
2.Printzipioak eta Baloreak, giza eskubideak, aniztasuna eta berdintasuna.
3.Komunikabideak eta kultura.
4.Botere politikoa, gizarte zibila eta demokrazia.
5.Munduko demokrazia ordena,militarismoaren aurkako borroka eta promozioa.

Beste alde batetik, Begoña Lasagabasterrek ospatu den Mumbai 2004 Gizarte Foroari buruzko informazioa eman zigun entzuleoi. Munduko ordena berriaren proposamenak azaldu zizkigun.

Alde batetik, Munduko Ekonomi Foroa luxuz inguratuta bildu da Davosen ; eta bestetik Gizarte Foroa aurten Mumbai-en bildu da. Bertan gizarteko ezberdintasun sozialik handienak iukus daitezke, aberatsak alde batetik eta txirotasun larrienean bizi direnak bestetik. Miloika gizaki bizi da munduan eguneko dólar bat baino gutxiagorekin. Bi Foro hauek guztiz kontrakoak dira bai partaideei dagokienez, bai aztergaiei dagokienez eta baitahelburuei dagokienez ere.

Mundua ulertzeko bi modu ezberdin hoien aurrean, Begoñak adierazi zuenez, Eusko Alkartasunak globalizazio neoliberalaren dogmak kuestionatzen ditu eta Gizarte Foroan parte hartuz, bertan adierazten diren hausnarketak eta proposamenak bereak egin eta eztabaida politikora eroan nahi ditu.

Bombayko foroaren inguruko hitzaldiaren momentu bat

Begoña Lasagabaster hitzaldiko momentu batean

Gaia: Internazionala

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes