Berriz ere euskalgintzari erasoa

Bilboko Udaleko Eusko Alkartasunako zinegotzi bezala, Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz Gipuzkoan eta Nafarroan egindako miaketak eta euskalgintzako zortzi ordezkariren atxiloketak onartezinak direla uste dut. Atxilotuen egoerak eta torturaren biktimak izateko duten arriskuak neurri handian kezkatzen nau. Auzitegi Nazionaletik eta espainiar gobernutik euskal kulturak eta euskarak sufritzen dituen erasoak biziki kondenatzen ditut. Euskaldunon Egunkaria-ren itxieratik zortzi hilabete igaro ondoren, erasoa berriz sufritu dugu euskalgintzaketa euskaldun guztiok. Espainiar Estatuak berriz ere errugabetasun presuntzioa, funtzezko eskubide izanik, bortxatzen du eta euskalgintzarekin zerikusia duen edozeini ustezko kriminalaren kartela eskegitzen dio. Eraso hauek guztiz onartezinak dira. Bestalde, atxilotuen eskubideak eta legalki dagozkien garantiak errespetatzeko exijitzen dut. Egunotan Martin Ugalderi Euskal Herritar Unibertsalaren saria eman zaio. Argi gelditzen da, beraz, espainiar gobernuaren aldetik euskal kulturarenganako jarrera erasokorra.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Jon Aritz Bengoetxea

Komunikabidea: Berria

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes