Bilboko Beñat Intxaustiri

Bidezko kausa batekin konprometitzen aitzindari direnak, maiz ahanzturan baztertzen dituzte azken unean bat egin zutenek.

Gazte Abertzaleak eta Eusko Alkartasunaren ibilbide desobedientea ez da berria. Mugimendu desobedienteak Euskalherrian bere espresio maximoa borroka
antimilitarista eta intsumituarekin izan zuenetik gure erakundearen bultzada eta parte hartze aktiboa izan zuen. Are gehiago, lehen desobedienteek, ondorenean izan zuten babes soziala ez zuten garai hartan, ez zuten bakarrik borrokatu behar izan espainiar militarismo eta intransigentziaren aurka baizik eta baita ere hauekin bat beren burua ezker abertzale deitzen duen inguruaren aurka ere, zeinak militarki eratzeko beharra babesten baitzuen (gogora dezagun “la mili con los milis” delakoa). Gazte Abertzaleak eta Eusko Alkartasuna lehen unetik borroka intsumituan murgildu ziren; hain da hau egia, ezen miltante ugarik (testu hau izenpetzen duenak kasu,) eta EAren projektuko kargu ugarik gure konpromezu antimiltarista eta desobedientearen ondorio penalak pairatzen ditugun.

Gazte Abertzaleak bere biltzarretan beti ebatzi izan du borroka desobedientean sartzea eta bultzatzea, Beñat Insausti jaunak jakinen duen bezela, (hauen sustatzaile berezia aztertzen badugu, Ghandi, konprobatuko dugu), borroka metodo bezela bortizkeriaren erabileraren erabateko ukapena inplikatzen duena, eta bere metodoa desobedientziaren ondorioen pairatze aktiboan oinarritzen dena, bilatzen diren helburuek berezkoak duten justizia argudioak demostratzen direlarik. Hots, desobedientzia bortizkeriarekin bateraezina da, eta hau metodo oinarrirako errefusatzen du. Era berean Gazte Abertzaleak bortizkeriaren erabilera errefusatzen du, edonondik datorrela, helburu politikoak lortzeko eta bere gain hartzen du desobedientzia estrategia garapen sozialerako eta gure helburuen lorpenerako zilegizko tresna bezala.

Gazte Abertzaleaken konpromezua antimilitarismo eta desobedientzia gaietan bere osotasunean da koherentea eta memoria duenak gogoan izango du duela ia 10 urte gure erakundeak “militarrik gabe askoz hobe, militar guztiei intsumisioa” leloaz abiatu kanpaina. Era berean, ezagutuko du “Euskalherrian matrikulatu”
kanpaina, kotxe matrikuletan (Espainiari dagokion) “E”-aren gainean geurea dena jarriaz gure nazionalidade propioaren eskubidea aldarrikatzeagatik horrek dakarkigukeen isunak hartuz .

Gazte Abertzaleak fido da gure helburuen lorpena eta, beraz, herri honen baketzean, ahalbideratuko digun funtsezko metodoa ekintza hauen sakonketan datzala ; desobedientzari dagokionez zintzoki eta indarrez apustu egin dugu ihardun betean, bestek erabiltzen zalantzarik izan ez duten farolik eta itxurakeriarik gabe.

Amaitzeko, espainiar naziotasunaren uko egiteak eta Gazte Aberzaleakeko Nazio Batzordeak iragan astean Bilbon aurrera eraman zuen gure DNIak entregatzearen erabakia “desobedientzialariak” aspalditxo sustatu zuten eta ABKk eta DEMOAK bultzatzen duten kanpaina baten barruan kokatzen da. Izan ere joan zen asteburuan Ezpeletan ospatu genuen desobedientziaren eguna eta bertan desobediente ugariren karnetak jaso genituen bai eta eztabaidatu eta aztertu genuen desobedientziaren borrokaren etorkizuna. Zure karneta entrega dezazun eta kanpaina desobediente honetan parte har dezazun animatzen zaitut; ez dezagun bakar batzuen eskutan utzi guztion onerako izango dena.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Maiorga Ramirez

Komunikabidea: Gara

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes