Bizkaiko Gazte Abertzaleak IKEAren zabaltzearen aurrean
Ikearen denda berriaren zabaltzea dela eta, Barakaldoko Megapark gunean kokatutakoa, Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek bere ardura erakusten du gure lurraldean bizi garen merkatalgune erraldoien etengabeko hazkundearen aurrean.
Bizkaiko Eusko Alkartasuanaren gazte erakundetik, merkatalgune erraldoien etengabeko hedapenaren kontra azaltzen gara, Bizkaian ardura eta larritasuna handiaz bizi garen arazoa, eta gure probintziako merkatari txikiekin gure alkartasuna erakusten dugu. Bizkaiako Gazte Abertzaleak-tik, Bizkaian ematen den birmoldaketa industrialaren salaketa egin nahi dugu IKEA zabaltzen den aurreko egun honetan, atzo Altos Hornos-ekin gertatu zen moduan orain La Navalekin gertatzen den arazo bera ematen delako,fabriken itxiera ahalbidetzen dituzten politikak, gure lurraldea kontsumo eta zerbitzurako guneetaz betetzen duten bitartean. Lehen enpresak zirenak, bere baitan beste enpresa txiki asko hartzen zituztenak eta milaka langileei lana ematen zietenak, orain kontsumorako guneak bilakatzen ari dira, soldata baxuko eta egoera kaxkarreko lanpostuak ekartzen dituztenak. Bizkaian dauden merkatalgune erraldoien hazkundea, 1997 eta 2003 artean, %86 hazi izana, Bizkaiako Gazte Abertzaleak-entzat ardura handiko arazoa da, izan ere merkataritza txikiaren izatea eta lanpostu duinak bere horretan mantentzea arrisku larrian jartzen baititu. Merkataritza txikia hiltzen denean, herriaren bizitza desagertzen da. Jarduera komertzial minorista %12a erori da azken sei urteetan, arazoaren handitasuna ulertzeko datua.
Erosketarako gune erraldoien eredua, Bizkaian martxan jarri dena, desoreka handiak ekartzen dituen eredua da, horregatik bere kontra agertzen da Bizkaiko GA, gutxinaka komertzio txikiarekin eta enpleguaren kalitatearekin bukatuko duelako. Erresago jartzen diote oraindik ere bi jaiegun urtean zabaltzea ahalbidetzen dion legeak. Guzti honengatik, Bizkaiko Gazte Abertzaleak, politika komertzial neurrigabe honen etetea eskatzen du, bide batez komertzio txikiari bere alkartasuna erakusten dion bitartean.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


