Bizkaiko Gazte Abertzaleak La Naval-en arazoa konpontzeko inplikazioa eskatzen du
Bizkaiko Gazte Abertzaleak, SEPI-k ontzigintza publikoaren inguruan izandako jarrera salatu nahi du, Europar Komisioak holding publiko-pribatuaren inguruko ezetza eman eta gero. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen ustez, SEPI-ren borondatea hasiera batetik ontzitegiaren pribatizazioa eta banaketa izan da, elkarrizketaren ondorioz sortutako prozesua formalismo hutsa izan delako eta benetan arazoari aurre egiteko eta irtenbideak aurkezteko borondaterik gabe ibili baita . Honek isla dauka alternatibak proposatzeko erakutsitako borondate eskasean, Europatik ezetza jaso eta gero. Bizkaiko Gazte Abertzaleak-en ustez PSOE-ren jarrera kasu honetan tamalgarria izan da ere, langileen aldeko borrokan jardun beharrean, ontzitegiaren kudeaketa txarraren ondorioen inguruan politika elektoralista egiten saiatu delako. Zentzu honetan, azpimarragarria da langileekin elkartasuna erakusteko nahia ez izatea eta ontzitegiaren eta enpresa laguntzaileen arazoa estaltzeko metanero baten eraikuntza positibotzat hartzea, oraindik jasangarritasun plan bat mahai gainean ez dagoenean.
Gazte Abertzaleak gogoratu nahi du arazoak daukan garrantzia, non 6000 familia ondorio zuzenak jasango dituzten eta beste 4000 ere zeharka bada ere korapiloaren barruan aurkituko lirateke. Honi gehitu behar zaio euskal ekonomian izango lukeen erabateko garrantzi kaltegarria. Beraz, Bizkaiko Gazte Abertzaleak ontzitegiaren jarraipen publikoaren aldeko apustua egiten du, langileekin bere elkartasuna adieraziz eta instituzioen benetako inplikazioa beharrezkoa dela goraipatuz, kasu honetan espainiar gobernuari dagokiona. Horrela Euskal Herriarentzat industria sektore sendo bat eraikiz. Modu berean, gogorarazten du, ekintza hauen ikusle izanda, gero eta handiagoa eta sendoagoa dela, Europar Batasunean Euskal Herria libre bat ikusteko Gazte Abertzaleak-en nahia, benetan geure geroaren burujabe izateko.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


