Bizkaiko Gazte Abertzaleak, Merkatalgune handien ugaltzearen aurka
Bizkaiko Gazte Abertzaleak handien ugaltzearen kontra azaltzen da, arazo hau larria da Bizkaian, Bilbondoren haundiketa proiektua Basaurin, merkatalgune erraldoi baten eraikuntza Bilboko Abandoibarra inguruan eta Pandoko merkatalgunearen eraikuntza proiektua Portugaleten, besteak beste, eta Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak Bizkaiko merkatari txikiei elkartasuna adierazi nahi die.
La Caixak egindako ikerketen arabera, 1997 eta 2003 urteen artean merkatalgune handien kopurua %86-an hazi da, eta datu honek kezkatzen gaitu, merkaritza txikiarentzat eta enpleguaren kalitatearentzat mehatsua suposatzen baitu. Merkataritza txikiaren aktibitatea %12-an jeitsi da azken 6 urteotan. Merkataritza txikia desagertzen danean herrietako bizitza ere desagertzen da.
Merkatalgune handien modelua, Bizkaian neurrigabeko hazkundea izan duena, modelu desorekatua da eta GA bere kontra azaltzen da, saturazio maila batetara heldu baita eta honek pixkanaka merkataritza txikia desagertaraziko du eta lanaren prekarietatea areagotuko du.
Merkatalgune handiek sortzen duten enplegu tinkoaren erdia deusezten dute eta horrexegatik Merkatalgune handien ugaltzeak enpleguaren kalitatean eragin ezkorra dauka, langabezia sortzen du, pobretze soziala eragiten du eta merkataritza txikia desagertarazten du.
Guzti honengatik Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek pertsonak inola ere kontutan hartzen ez dituen egungo merkataritza-politikaren aldaketa eskatzen du eta Bizkaiko merkatari txikiei eta arazo honi aurre egiteko batu diren 50 merkatari-erakundeei GAk bere elkartasuna adierazi nahi die.
Gaia: Justizia soziala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





