Bizkaiko Gazte Abertzaleak Sorgintxulo gaztetxearen itxieraren aurka

Bizkaiko Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere ezinegona adierazi nahi du Bilboko Santutxu auzoan kokatuta dagoen Sorgintxulo gaztetxearen itxieraren aurrean. Sorgintxulo, autogestioaren eredua posiblea denaren adibide garbia, gazteentzako elkargune bat baino gehiago suposatzen zuen, auzoa ez zeuzkan egitura batzuetaz hornitzen baitzuen, adibidez liburutegia. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak desalojatuei bere alkartasuna adierazi nahi die eta utzaraztea egindako modua salatu egiten du, nahiz eta beste lekuetan jarraitu diren indarkeriaren ereduak jarraitu ez diren, akats larria suposatzen baitu, askatasun osoz egindako ekintzak burutzeko eskubidea urratua ikusi baitute gaztetxeko kideak. Azpimarratu behar da ere bere jarduera armonia osoz eramaten zuela gaztetxeak auzoarekin, gazteei aisialdirako alternatibak baino gehiago eskainiz.

Beraz, Bizkaiko Gazte Abertzaleak Sorgintxulo gaztetxearen aurka agertzen da eta gaztetxe honen zeuzkan funtzioen analisia egitera gonbidatzen du eta momentu honetatik aurrera zentzu honetan emango diren alternatibak zeintzuk izango diren aztertzera.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes