Igande honetan, abenduak 2, urtemuga bat ospatu behar dugu. Blogak Zerotik ikastaroak urte bat bete du.

2006ko abenduan Galder Segurola-k, modu desinteresatuan, blogarien mundurako hastapenezko ikastaro bat egin zuen; Aberrigintzan Kultur Elkarteak, aldiz, ikastaroa eta web orrialdeen hosting-a subentzionatu zituen. Gerora, Galderrek, azalpenak bere blogean eskegi zituen. (Ikastaroa ikusteko sakatu hemen).

Web orrialde hau egiteko Blogak Zerotik “eskuliburua” erabili izan dugu, eta oso baliagarria suertatu zaigu, horregatik zoriondu nahi dugu ikastaroa. Bihotzez, MILA ESKER.

Bestalde, aipatu nahi dugu ikastaroa euskarara itzultzen ari garela eta laster euskarako bertsioaz baliatu ahalko zaretela zuen bloga egiteko. Gazte Abertzaleak-etik blog bat egitera animatzen zaituztegu –Softaware askean, noski–.

blogs_desde_cero.jpg


5 Erantzunak to ““Blogak Zerotik” urte bat bete du. ZORIONAK!”

  1. 1 askea

    Hau bai albiste bikaina! 46 atxilotu dauden Herri batean! Eskubide politiko eta zibilak zanpatzen den herri batean blog ikastaro baten berria ematea. tristea benetan erakundea

  2. 2 Mixel

    aupa lagunak! zorionak. lan ederra. Ea ikastaroa itzultzen duzuen. Irrikitan nago.

  3. 3 Haritzpean

    Nik ere Galderrek bere blogan eseki zituen azalpenak erabili nituen blog pertsonala egiteko, eta ezagutzen dut berdina egin duen jende mordoa.

    Zoritxarrez, gaur egun interneten ere Euskara hizkuntza gutxitua da, baina horrelako ekimenen bitartez lortuko dugu horri ere buelta ematea!

    Lan bikaina bai jauna!

  4. 4 Martzel

    Askea, bai errespetu falta erakundearekiko. Inor izorratu gabe lan egiten dutenei.

    46 atxilotu eta hildako bat momentuz, ez ahaztu beste eskubide hoiek (bizitzearena).

  5. 5 askea omen denari

    http://www.larreina.net/200711/¿justicia
    GA 18/98rekin egon da beti, EA egon den bezala.
    GA terrorismoaren - ezein motakoa - aurka egon da beti.
    Eta tinko mespretxatzen du basakeria hauek. Basakeriak.

Utzi erantzuna