BonoBusetik Bono-Abusura
Donostiako udal gobernuari gure eskerrak eman nahiko genieke busen tarifen igoera dela eta; zuei esker autobusetan bidaiatzea sekulako gozamena izango da eta gutxi batzuek dastatu ahalko duten luxua; neurriz kanpoko tarifa hauek bidaiari mota berri bat sortuko dute: pribilegiatua. Neurrigabeko prezio hauek, PSOE- k eta IU- k sustatuta, gure hirian hain beharrezkoa dugun politika sozialetik urruntzen dira. Udalak gazteoi ez digu alternatibarik ematen etxebizitza arazoaren inguruan; sasi- kontratuak sustatzen ditu eta horrez gain, orain, garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak jartzen dizkigute.
Halako asmakizunaren sortzaileei, hurrengo galderak egin nahiko genizkieke: nola liteke, eskuin atzerakoienak gobernatzen dituen hirietan, Iruña eta Gasteiz kasu, zuena baino garraio-politika sozialagoa sustatzea? Posible al da , “publiko” hitzak, adierazi ezberdina izatea esaten duenaren arabera?
Honen bidez, eta iruzur publiko honen aurrean, EAk dituen zinegotziek adierazi duten aldarrikapenarekin bat egin nahiko genuke. Bide batez, animatu nahiko genuke Donostiako gazteria, Elorzak daraman udal gobernuak eragiten ari den neurrigabekerien aurrean, aurkako jarrera bizia ager dezaten. Agur bero bat,
Javier Estébanez, Maider Carrere eta Donostiako Gazte Abertzaleakeko Batzarra
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Javier Estébanez eta Maider Carrere
Komunikabidea: Gutuna
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


