Orain dela hilabete batzuk Gazte Abertzaleak-en lau kidek DEMOekin batera euskararen aldeko ekintza bat burutu zuten. Ekintzaren nahia, SNCF tren enpresan euskararen erabilera errebindikatzea zen. Helburu horrekin, trenbideetan musean partida jokatzea erabaki zuten. Poliziak, ekintzan parte hartzen zeuden 120 pertsonetatik 64 atxilotu eta auziperatu zituen, hauen artean Gazte Abertzaleak-en kideak. Urtarrilaren 8an ospatutako epaiketan, lau orduz euskaraz erantzuteko izan beharko luketen eskubidea azaldu zuten auziperatuak eta epaileak gela hustu eta epaiketa Maiatzerako atzeratzea erabaki zuen, Pau-ko epaitegi gorenean hurrengo honetan.

Azkenik, jarritako isuna 950 €koa izan da pertsonako. Gazte Abertzaleak-en ustez, tolera ezina da Euskal Herrian eskubide linguistikoak behin eta berriro zapalduak izatea bere lurralde desberdinetan, are gehiago eskubide hauek errebindikatzeagatik isuna jartzea. Horregatik, eta ekintzan parte hartu zuten kideak guztien eskubideak defendatzera joan zirelako, zigor honi aurre egiteko laguntza kontu korrontea bat zabaldu egin da. Iñaki Sanchez, Rafa Larreina eta beste zenbait EAko kidek zabalduta, kontu korronte honetan, norberak bere posibilitateen arabera laguntza emateko aukera dauka. Honako hau da zenbakia:

kutsa: 2101 0112 7 2 0011483120

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Martin Aranburu

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “DEMOei jarritako isunari aurre egiteko kontu korrontea zabaldu da”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna