Desobedientzia Zibilaren bidetik Autodeterminazioa
Web orri honetan iragarri genuen bezala Gazte Abertzaleak-eko kideak Ezpeletara abiatu ginen ABK, Demoak, Desobedientzialariak eta Zuzen taldeek antolatutako jardunaldietan parte hartzera. Lapurdiko herri txiki, polit eta euskaldun horretara larunbat goizean heldu ginen eta ordua pasata giroa hobetuz joan zen.Trikitixaren doinuak talogile eta jaleak animatzen zituen bitartean, talde anitzen standak ikusteko eta gure artean hitzegiteko aukera izan genuen.

Goizeko ekintza NAN-ak entregatzea izan zen, eta astearteko prentsaurrekoan agindutakoa betez, hango kutxan sartu genituen GA-ren Batzordeko kideen NAN-ak hara joandako beste GA-ren kideenak batera. Espainiar eta frantziar nazioanalitateari ekintza horrekin uko egin genien.

Arratsaldean alderdi, sindikatu eta talde sozialen txanda izan zen. Han Martin Aranburu GAko kidea, EAren izenean mintzatu zen, Ibarretxeren proposamena eta desobedientzia zibila baloratuz. Agian zeozer baloratzekotan Aralar, Zutik, AB eta EAren amankomuneko puntuak dira, Pnvko eta Batasunaren jarreratik aparte.
Afaldu ondoren, Zuzen eta Demoek burututako ekintzen bideoemanaldia izan genuen, eta ostean gauan barrena luzatutako festa. Zer esanik ez GAko kideon maila altua erakutsi genuela.
Igande goizean tailerrak zeuden, baina teoriatik praktikara!, Oier Gorosabelen (Bilboko Manifan larrugorritzeagatik espetxeratutako bat) mintzaldi eta bazkariaren ondoren, Baionako tren geltokira joan ginen, han dagoen kartela euskaratzeko asmoz.

Talde bat zuzendariarekin hitzegitera joan zen, beste batek, geltokia paperaztu zuen, eta azkenak, kartela desmontatu eta lapurtu zuen bere ordez elebiduna ipiniz. Hiru kide horiek jaisterakoan istilu txikiak egon ziren, poliziak indarra erabili zuelako sortu genuen zirkulua apurtzeko eta kide horiek komisaldegira eramateko. Horren aurrean bildu ginen gero guztiak dantzaldi eta kantuekin kideon askatzea itxaroten.

Azkenean ondasun publikoak apurtzegatik izuna izango dute gaua komisaldegian pasatu ondoren. Nahiko esperientzia aberasgarria izan zen, baina GAk ere ondorioak eta bideak aztertu eta bilatu behar ditu.

Hemengo loturan sakatzen baduzu EITB-ren Iparraldearen Orena programak Baionako ekintzaren ateratako bideoa ikusiko duzu.
Espainiar eta frantziar nazionaliatateari uko egin!!! Izan Desobedientzialari!!!
Gaia: Jardunaldiak
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





