Desobedientzia Zibilaren Egunak

DESOBEDIENTEAK GUSTORA.

DesobedientEA taldeak oso balorazio positiboa egiten du Desobedientzia Zibilaren 3. Egunaren ospakizunean.

Pasa den larunbatean Amurrioko herrian Desobedientzia Zibilaren 3. eguna ospatu zen, gai honen inguruan ari diren talde ugarik parte hartuz. Ekintza ugari prestatu zituzten eguna gustiz aprobetxatzeko asmoz, eta guztietan giro aparta sortu zen.

Hitzegiten

Era egoki batean hasteko bazkari herrikoia prestatu zuten, hantxe desobedienteek talde anitz eta koloretsua osatzen dutela agerian azaltzen zen.
Segituan, “Esperientziak eta erresistentzia teknikak Ramalan” hitzaldi-tailerra egin zuten, hizlariak lurralde horretan giza ezkutu bezela jokatu zutenak izanik. Hau bukatu eta gero, “Desobedientzia Zibila hemen eta orain” lelopean antolatutako mahai inguruari ekin zioten, eta eguna herriko enparantzan prestatu zituzten kontzertuekin bukatu zen.

Herri bazkaria

Desobedientzia Zibilaren 3. egun hau, DesobedientEA taldearen koordinatzaile den Gaizka Barañanoren esanetan “elkarren artean gehiago ezagutzeko, baina batez ere, desobedientzia zibila gure herriko gatazkaren konponketa edo irtenbiderako ideian sakontzeko eta bakoitzak dauzkan iritziak eztabaidatzeko eta adozteko balio du ”. Euskal Herriko askatasuna eta bakea lortzeko desobedientzia zibilaren alde apostu egiten dute, haien oinarrizko prinptzipioa bake bideen erabilpen esklusiboa izanik.

Tailer batean

Ildo honetatik, aste honetan Euskal Herrira etorri den Abu Gandhik (Mahatma Gandhi-ren ilobak) ere, biolentziak Euskal gatazka ez duela gainditzen lagunduko dio, indarkeria ez dela erantzuna azpimarratuz.

Simulakro bat egiten

Gaia: Euskal Herria

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes