Gazte Abertzaleak Durangoko atentatuaren aurrean
argitaratua. Prentsa Oharra-n. Etiketak: Prentsa OharraGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak,bere gaitzespen sutsuena erakusten du ETAk Durangon egindako atentatuaren aurrean. Gazte erakunde abertzaleak ETAk berriro ere euskal gizartearen eskariak onartzen ez dituela erakutsi duela uste du, eztabaidaren eta elkar-ulertzeren bidera batu daitezenaren herri borondatea ez baitu onartzen. Gazte taldeak uste du ekintza hau Euskal Herriaren etorkizuna erabaki dezakeen kontsultarako oztopo dela. Hala ere, ekintza hauek Euskal Herriaren burujabetzaren alde hasitako lana ez dutela eteteko gogorazi nahi dio GAk ETAri.
Gazte Abertzaleak, bide batez, ETAri jakinarazi nahi dio bere atentatuek euskal gizartearen bakezaletasunaren aldeko konpromisoaren indarpena eta berriztatzea besterik ez dutela lortuko. Zentzu honetan, azpimarratu behar da ETAk sorbalda eman diola herri honen normalizazioaren bideari, bere presentzia, bonba batek suposatzen duen mehatxuaren eta eskubideen bortxaketaren bidez eskenaratuz. Jarrera honek, Gazte Abertzaleak ETAri behingoz indarkeria alde batera utz dezan eta bide demokratikoak eta politikoak erabiltzearen eskaria egiten dio. Elkarrizketa da gatazka bat konpontzeko bide bakarra, hitza izan behar da erabiltzen den lanabes bakarra.
Gazte Abertzaleak bere alkartasuna erakutsi nahi dio zauritutakoei eta bere familiari momentu gogor honetan.
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak Durangoko atentatuaren aurrean”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna