EAko gazte arloak herri honen aurkako iraintzat hartu ditu Ejerzitoa burutzen ari den maniobrak

Eusko Alkartasunaren gazte elkarteak bere egonezina plazaratu nahi du Espainiako Ejerzitoa burutzen ari den maniobrak direla eta Euskal Herriko herritarrek pairatu beharreko etengabeko egonaldien aurrean. Garen iritziz, hau euskaldunon kontrako iraina eta guda kutsua duen ekimen harroputza baino ez da eta gizartean krispazioa sortu nahi du Espainiaren batasunaren zaintzailearen indar erakustaldi baten bitartez.

Gazte Abertzaleaken ustez “ Ejerzitoaren ohiko zabalpena Euskal Herrian badira baseak, tiro poligonoak eta kuartelen desagertzea aldarrikatzeko nahiko arrazoi momentu hauetan jasan behar ditugun maniobrekin Euskal Herria saturatzeko.

“Euskal Herrian gerrarako makinaria izateak suposatzen duen benetazko arriskuaz gain (armamentoa, helikopteroak, tankeak…), batez ere Espainiakoa bezalako ejerzito txapuzeroen menpean ( Ezkaba nola erre zen baino ez dugu gogoratu behar), bere erabakiak errespetatzen ez direla ohartzen den gizartearen krispazioarena ere badago” Gazte Abertzaleaken ustez. Zentzu honetan badira gogaratu beharreko hainbat adibide, hala nola, 86ko erreferendumean euskaldunok NATOri emandako ezetza, gure herriaren inplikazio paregabea Insumisioaren aurkako borroka antimilitaristan eta Bardeetako tiro poliginoaren kontra berriki egindako mobilizazioak.

Gazte Abertzaleakek ozenki esan nahi du “ Euskal Herria militarismos mota guztiaz nazkatuta dagoela, herri honetan azken urte hauetan sufrimendu eta hondamen gehiena sortu duena barne : ETA militarrena. Hau dela eta GAko zuzendaritzak Espainiako Ejerzitoaren erakusketa eta maniobrak iraintzat hartzen ditu batez ere Eusko Jaurlaritzak proposatutako marko berriaren inguruko eztabaida zabaltzen ari den momnetu honetan,maniobrak euskaldunon nahia PP eta PSEk defenditzen dutenaren aurka baletor Espainiak egin lezakeenaren adibide bailiran.

Hau guztiagatik , Gazte Abertzaleakek jakinarazi nahi du Euskal Herri desmilitarizatu baten aldeko manifestazioetan parte hartuko duela eta bakegintza nahiz demokraziarenaldeko eta gatazkak konpontzeko borroko militarraren erabileraren kontrako konpromisoa berretsi nahi du.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes