EAko gazteriak Kanboko Xalbador ikastolan arituko dira laguntzen
Datorren abenduaren 26tik aurrera, Gazte Abertzaleakeko kideak Kanbora (Lapurdi) gerturatuko dira Xalbador ikastolako atontze lanetan laguntzera. Burutuko duten lana paretak pintatu, eskailera bat egin eta beharrezkoak estimatzen diren lan ezberdinak egitea izango da.
Ezkerreko erakunde abertzale honek beharrezkoa deritzo guztien arteko elkarlana bultzatzea, guztien arteko laguntza bultzatzea eta azken finean kooperazio eta alkartasun baloreetan murgiltzea. Kooperazio hau traba politiko, ekonomiko eta administratibo gehien egon daitezken lurraldetan jorratzea beharrezkoagoa dela deritzote GAko kideek eta horregatik Nafarroa eta Iparraldea lehentasuna izan beharko luketela erizten dute.
Erakunde honek dinamika hau urtero gauzatzeko asmoa duela adierazi du eta oraingoz Euskal Herrian egiteko asmoa duten arren ez dute baztertzen aurrerago beste herri zigortuetara arrazoi kultural, politiko edo ekonomikoengatik- jotzea.
GAren ustez hau da izan ere benetazko aberrigintza bultzatzeko eta mundu justu eta hobeago baten lorpenerako beharrezko jarrera eta ekin bidea; kooperazioa, elkarlana eta alkartasuna uztartuko dituen alternatiba.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





