EFAY-ko ASANBLADA OROKORRA BARTZELONAN OSPATU ZEN PASA DEN ASTEBURUAN.

Pasa den asteburuan (martxoak 26- 27) EFAY-ko III Asanblea Orokorra ospatu zen Bartzerlonan. Ostiral eta larunbatean EFAY-ren kide diren Europa mailako alderdi abertzaleen gazte erakundeen ordezkariek eztabaidan aritu ziren. Gazte Abertzaleak-en ordezkaritza bat ere han egon zen; izan ere, EFAY-ko presidentzia ordea GA-ri dagokio. GA-k hemen egin duen lana eta konpromezua nabaria izan da beti.

Gai anitz zuten mahai gainean, estatutuen berrikuspena, ALE-rekiko harremana sendotzea, estatu mailan aritzen den beste alderdi politiko baten gazteriek EFAY-n sartzeko eskakizunaren onarpena, … Horrez gain, erakunde Europar honen ikuspuntutik garatutako oinarrizko bi dokumentu berri aurkeztu dira: “Globalizazioa eta abertzaletasuna” eta “Aniztasuna aberaztasuna da”. Dokumentu hauek garrantzi handia dute; izan ere, gai hauek gure herrien errealitatea erabat baldintzatzen dute eta horregatik Europa mailan lan egiten duen gazte erakunde honek erantzukizun tinkoa hartu behar duela erabaki du. Honetan ere, Gazte Abertzaleak-ek oso lan ona egin du dokumentuak egiteko mementoan, jadanik gai hauek oso jorratuak baititu eta bere esperientzia eta aportazioekin dokumentuak aberaztu dira.

Bilera honek garrantzi handia izan du bai urteko lana antolatzeko eta orain arte egindakoa berrikusteko, bai kideen arteko harremanak sakontzeko, herri ezberdinen egoera politikoak ezagutzeko, eta Europako herrien eta herritarron arteko elkarlana bultzatzeko. Beste Europa bat posible delako, Herrien Europa nahi dugulako oraindik lan handia egiteke dago.

Gaia: Internazionala

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes