EFAYren Bureau-ren bilera Bruselasen
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaEFAY,(European Free Alliance Youth), EFA osatzen duten alderdi politikoen gazte erakundeek osatutako taldea da, zeinaren presidentzia, joan den maiatzatik Gazte Abertzalearen esku dago. EFAYk bere Bureau (batzordea) urriaren 12an Bruselasen bildatu izan zuen.
Oso eraginkorra izan zen lan egunean, alde batetik akordio desberdinetara heldu ziren gazte erakundeen ordezkariak, eta bestetik gerorako lan ildoak zehaztu ziren, 2006. urterako egutegia ezarriz.
Jorratutako gaien artean aipagarria hurrengo Batzorde Orokorraren antolaketa, 2006. urteko maiatzen ospatu behar dena, non EFA-k bere XXV. Urtemuga ospatuko duen. Erakundeak Youth Forum-a antolatzeko eskaera egingo du bide batez, Europako gazte erakunde desberdinek lekua izango duten foroa. Bestalde web orrialde berria bideratzeko balio izan zuen batzarra, eta EFAYren lehengo argitalpena martxan jartzeko.
Gazte Abertzaleak-ek aktiboki parte hartzen du dinamika hauetan, EFAYren aldeko apustua eginez eta argi uzten bere ideologiaren europartasuna. Herrien Europa errealitate bat izango da hemendik gutxira EFAYtik egiten den lana ilusita.

Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “EFAYren Bureau-ren bilera Bruselasen”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna