Gazte Abertzaleak-ek EFAYren VI. Asanblada Orokorran parte hartu zuen joan den asteazkenean
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erkaundeak, EFAYk Bruselan ospatutako VI Asanbladan hartu zuen parte joan den asteazkenean, maiatzak 10. Hain zuzen, EFAY erakunde beraren presidentzia du Gazte Abertzaleak-ek joan den urtean erantzukizun horretara aukeratua izan zenetik.
Asanblada honetan GAk bere konpromezua EFAYrekiko berretsi du, parte hartzen duten beste erakundeei ere parte hartzera gonbidatuz.
Asanbladaren puntu nagusietako bat herrialde bakoitzaren egoeraren aurkezpena da beti. Ibon Usandizaga idazkari nagusiak argi azaldu zuen beste EFAYkideen aurrean zein den Gazte Abertzaleak-en jarrera bake prozesu honen aurrean eta besteen babesa jaso zuen ildo horretan jarraitzeko.
Asanbladan beste puntu asko tratatu ziren ere. Azken hilabeteetan Europako Berdeekin izandako kontaktuen berri eman zen, eta Youth Forum-ean sartzeko prozedura ere azaldu zen. Youth Forum Europa mailako Gazteria Kontseilua da (EGK Euskadi mailan betetzen duen funtzio berdina betetzen du) eta EFAY horretan sartuko da urte honen amaierarako seguraski.
Funtzionamenduzko asuntu batzuei ekin eta gero (kontuak, presupostuak, jasotako subentzioa, etab.), azken hilabeteetan EFAY izan dituen bi proiektu nagusien fruituak aurkeztu ziren, EFAY Newsletter eta webgune berria. Gazte Abertzaleak-en parte hartzea oso garrantzitsua izan da bietan, webgunean bereziki, zeina gure militante Galder Segurolak bolondres eraiki zuen. Eskerrik asko Galder zure lan paregabeagatik!
Webgune berria www.efayouth.org da eta bertan aurkituko duzue ere orain arte argitaratutako EFAY Newsletter lehenengo bi aleak.
Hurrengo egunean, maiatzak 11, EFAk bere Asanblada ospatu zuen eta bertan EAren delegazio handi bat hartu zuen parte. Asanblada honetan EFAren XXV. Urteurrena ospatzen zen eta ekitaldi berezia prestatu zen arratsaldean. Bertan EFAYren presidentea den Lander de Bilbaok hitz egiteko aukera izan zuen eta gazteriaren papera Europa berriaren eraikuntzan azpimarratu zuen.




Gaia: Internazionala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





