EHGK martxan da
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaEHko GAZTE BILGUNEAren lehen Biltzarrak, EHko Gazte Kontseilua abiatu du
EHko lurralde guztietatik etorritako 250 biltzarkide inguru bildu ziren BaraƱainen ospatu zen EHGBren lehen Biltzarrera. Bertan hainbat gai jorratu ziren: orain artean jarraitu den prozesuaren azalpena eta onarpena; EHko gaztediaren diagnostikoen ondorioak aurkeztu ziren, eta era berean eztabaida piztu zen, hainbat ekarpen onartuz. Azkenik, Gazte Kontseilu Nazionalaren proiektua aurkeztu zen. Eztabaidaren ostean, Kontseiluaren proiektua onartu zen, eta abiatu.
GA bertan izan zen, urte osoan zehar egin duen lanari jarraipidea emanez. Bertaratutako kideak GAren lanaren eraginaz jabetu ziren, bai ekitaldiko eztabaidan, bai prozesu osoaren emaitzan eta baita etorkizunean izango duen ardurarengatik. EHGKren etorkizuna GAren lanari loturik dagoelako ere.
WWW.GAZTEBILGUNEA.ORG
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “EHGK martxan da”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna