Emakumearen nazioarteko eguna
Nazioarteko emakumearen eguna izanda, Gazte Abertzaleak-ek Urtuellako Alkartetxean ekitaldi bat antolatu du. Gazte erakundearen kideek emakumearen gaur egungo egoeraren inguruko panel informatiboak jarri dituzte kalean. Panel hauetan emandako informazioa gai desberdinetakoa izan da, hala nola, lan egoera txarraren ingurukoa edo eta hezkuntzakoa. Panel hauetan esandakoen arabera, argi eta garbi geratzen da bi sexuen arteko desoreka benetakoa dela. Guztion artean, emakumeen eta gizonen artan, aldatu beharreko egoera. Sexua ez da inolaz ere diskriminazio arrazoia izan behar.
Bide batez, Gazte Abertzaleak-ek mural bat egin du arratsaldean zehar Alkartetxera gerturatu diren pertsonen laguntzarekin.








Gaia: Giza eskubideak
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Kanpaina
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


