1999. urtean Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna izatea erabaki zuten. Zortzi urte pasa dira egun hartatik, eta urte honetan, 2007an ikuskizun desatsegin bat ikusten dugu. Ez ditugu datuak aipatu nahi, emakume bakar baten kontra izandako bortizkeria nahikoa delako errealitate desegoki hau salatzeko.

Egunetik egunera tratu txarrak –ez bakarrik fisikoak, hitzezkoak, sexualak, psikologikoak eta lanekoak ere– pairatzen dituztenen kantitatea handitu egiten da. Tratu txar hauek, noski, ez dira emakume helduetan bakarrik gertatzen, bizitzaren edozein momentutan jasan daitezke. Eta isiltasunak ez du, inola ere, laguntzen.

Erakundeek egoera hau konpontzeko erabaki eraginkorragoak hartu beharko lituzkete. Halere, azpimarratu behar da, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako neurriak ez dituela bakarrik Estatuak ezarri behar. Guztion betebeharra da besteen osotasun fisiko eta mentala bermatzea. Beraz, Estatua osatzen duten maila ezberdinetan neurriak hartu behar dira –Erakunde, gizarte, ONG, etab.-

Gizaki guztien eskubide ezinbestekoari buruz jardun gara, bakean bizitzeko eskubideaz, hain zuzen ere. Horregatik, emakumeen aurkako erasoak gogor zigortu behar dira –aurretik aipaturiko printzipio edo eskubidea zuzenki urratuko litzatekeelako–. Are gehiago, Hezkuntza arazoaren konponbidearen zati izan behar da. Hezkuntza egokia, baloreei buruzko hezkuntza egokia arazo grabe hau konpontzeko giltzarri da.

Gizartea, hezkuntza bezala, ezin liteke arazoaren aurrean elementu pasibo bat izan. Alderantziz, konponbide izan behar da. Gizarte-isiltasun hori delako, hain zuzen, arazoa areagotzen duena.

Ez gaitezen isildu! Sala dezagun injustizia!


10 Erantzunak to “A-25: Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna”

  1. 1 Irati

    Gaur, eguerdiko 13:00etan, emakumearen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna dela eta, manifestazioa egingo da boulevardetik hasita.

    Zenbat emakume hil dira dagoeneko gizonen esku munduan zehar? Zenbaki zehatza inork jakingo balu, izutzeko datua izango lizateke…

    Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko lehen oinarria hezkuntzan dago. Ondorengo belaunaldiak gizon eta emakumeen arteko berdintasunean hezi behar ditugu. Baina, dagoeneko hezkuntzak huts egin du.

    Orain arte eremu pribatukoa zen arazo gisa ikusi da emakumearen kontrako bortizkeria, gizon erasotzaile eta emakume erasoturaren arteko lotura inork apurtu ezingo balu bezela. Egun, emakumearen babeserako neurriak hartzen goaz piskanaka. Baina, neurriok ez dira eraginkorrak izaten ari, egunetik egunera hildakoen kopuruak gorantz egiten jarraitzen duelako eta emakumea birritan biktima bihurtzen dutelako (babes bila etxetik alde egin behar duena emakumea da, adibidez).

    Gizartea isilik dago, erasotzailea salatzeko mutu, bizilagunaren golpeak entzuteko gor, lankidearen jazarpen sexuala ikusteko itsu.

    Ez da emakumeon aparteko arazoa, gizarte osoak salatu beharrekoa baizik.

  2. 2 gazte1

    emakumeek pairatu dezaketen bortizkeriaren artean, beren bikotekide gizonezkoengandik datorrena da basatiena. Kasu horietan gainera, haurrak tartean ere izaten direla. Ahaztuen eta ahulenak haurrak izaten dira maiz. Jasangaitza edozein kasuetan

  3. 3 admin

    Hala da. Arrazoia duzu Gazte1. Gure lagun batek horri buruz idatzi izan du bere bloguean: www.gorri.wordpress.com

  4. 4 jordi
  5. 5 gazte2

    Benetan tristea. Gizartearen defizita-k argi eta garbi uzten ditu emakumearen aurkako bortsak. Hala eta guztiz ere, ez zait gustatzen emakumeetan zentratzea. Urtero-urtero 11000 denuntzia daude espainiar epaitegietan gizonezkoek euren emaztei jartzen dizkietenak azken hauek emandako jipoiengatik. Zergatik ahaztu hori? Akaso garrantzi gutxiago dauka? Batzuk salatzean eta beste batzuk ez salatzen ez ote gara berdintasunaren aurka joaten arituko? Horren zaila al da biolentzia domestikoa terminoa erabiltzea? dena hartzen du bere baitan, benetako berdintasuna bermatuz. Sexuari inongo garrantzia eman gabe.

    Edo gizonezkoak jipoitzeak ez dauka larritasun berdina? behar bada hori izango da.

    Emakumearen aurkako indarkeriaren aurkako egunak sexista izaten jarraituko du jipoiak jasotzen dituten gizonezkoetaz oroitzen ez den bitartean

  6. 6 Irati

    Zenbat emakume hil dira gizonen esku? Zenbat gizon hil dira emakumeen esku?

    Berdintasuna?

  7. 7 gazte1

    Lasai Irati, “gazte2″ egitxua da. Bazterrak nahastea etorri dena

  8. 8 gazte2rentzat

    benetan penagarria gazte2! Larria dan kontu bat eztabaian dugula, hau da, emakumeek pairatzen duten bortizkeria mota bat, konparaketekin eta ez dakit zer beste istoriorekin etortzen zara honera… Hola ez goaz inora. Adibide bat jarriko dizut: “gazte1″ek ere ez zuen post-a 0ean konpartitzen, eta bere ekarpena egin du, haurrek pairatzen dutenarekin osatuz. Baina ez kontrajarriz, zuk egin duzun bezala. Estilo oso pobrea! Eta hori gutxi balitz, PNVren webgunearen propaganda eginez. Beste batean, “joven de izquierdas” delakoak IUren propaganda egitera sartu zitzaigun… Beraz, “gazte2″ eta “joven de izquierdas”: penagarri.

  9. 9 Trokeladora
  1. 1 batek

Utzi erantzuna